Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udalak landa bideak konpontzeko abian jarritako lau proiektutik hiru gauzatu ditu dagoeneko, eta ekain amaierarako azkenari ekitea aurreikusten da

3
Urte hasieran Etarte baserriko kurbako lurjausia eta, ekainean, Sahatsurako bideko zuloa eta Goikolako bidegurutzeko solera konpondu dira. Hilaren bigarren hamabostaldian Agerre Haundi eta Txikiko bidearen asfaltatze lanak egitea aurreikusten da.

2020·06·15


Mendaroko Udalak landa bideak konpontzeko abian jarritako lau proiektutik hiru gauzatu ditu dagoeneko, eta ekain amaierarako azkenari ekitea aurreikusten da

  • Urte hasieran Etarte baserriko kurbako lurjausia eta, ekainean, Sahatsurako bideko zuloa eta Goikolako bidegurutzeko solera konpondu dira. Hilaren bigarren hamabostaldian Agerre Haundi eta Txikiko bidearen asfaltatze lanak egitea aurreikusten da.

 

Mendaroko Udalak urte hasieran aurkeztu zituen 2020an nekazal bideak konpontzeko lau proiektu, eta horietako hiru egin dira dagoeneko. Laugarrena ekaineko bigarren hamabostaldian hasiko da, egoerak baimentzen badu.

 

Urtarrilean Etarte baserriko bidean luizi bat gertatu zen eta harri lubeta egin zen. Lurjausia konpontzeko lanak berehala egin zituen Udalak, herritarren segurtasuna bermatzeko. Ekainean Sahatsu bideko zuloa konpondu zen, harrobiaren ondoren, lurra behera eginda zegoelako arketa edo kutxatila baten parean, urak zeramatzan hodia hautsita baitzegoen. Hilabete berdinean Goikolako baserrirako bidegurutzeko solera ere konpondu da. Hormigoizko zorua behera eginda zegoen eta inguruko zoruaren zati handi bat airean, euri urek azpiko materiala eramango zutelako ziurrenik.

 

Laugarren proiektua Agerre Haundi eta Agerre Txikirako bidearen konponketa da. Bideak malda handia du eta hormigoiaz eginda dago. Puntu batzuetan oso zartatua dago eta beste askotan labaina, batez ere euria ari duenean edo bustita dagoenean. Hormigoizko bidea aglomeratu geruzen bidez estaltzea da helburua, eta goian porlanezko bidearekin lotzea, irristakortasuna ahal den heinean kentzeko eta segurtasuna bermatzeko.

 

Nekazal bideetan egindako lanek 63.712,25 euroko aurrekontua dute guztira, B.E.Z. barne.

 

 

1 2 3