Berriak

Atzealdea Mendaroko Udalak, Lanbideren laguntzarekin, bi gazte kontratatu ditu Brigadan peoi lanak burutzeko

• Langileetako bat lanaldi osora egongo da eta bestea lanaldi erdira. • Udalak, honela, herriko gazteen lan munduratzea sustatzeko neurriak hartzen jarraitzen du

2023·01·13


Mendaroko Udalak, Lanbideren laguntzarekin, bi gazte kontratatu ditu Brigadan peoi lanak burutzeko

  • Langileetako bat lanaldi osora egongo da eta bestea lanaldi erdira.
  • Udalak, honela, herriko gazteen lan munduratzea sustatzeko neurriak hartzen jarraitzen du

 

Mendaroko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesarekin, 2 langile gazte (16 eta 30 urte artekoak) kontratatu ditu herriko brigada taldea indartzeko. Langileetako bat lanaldi osora egongo da eta bestea lanaldi erdira. Honela, langile bat 12 hilabetez egongo da lanean eta beste bat 6 hilabetez. Brigadan bertan egingo dute lan gainerako udal langileekin elkarlanean eta euren ohiko ordutegian.

Biak mantenu eta kontserbaziorako peoiak izango dira eta herrian hobekuntzak egiteko lanak egingo dituzte, besteak beste: arekak garbitzea, ezpondak eta ibaiertzak garbitzea, etab. Proiektuaren helburua da baita ere argiteria publikoa hobetzeko eta hiri-balioa handitzeko proiektuak egitea (barandak margotzea Errekabarren eta Mainuzka aldeetan, ibai-pasealekua txukuntzea…).

Langileen kontratazio kostua 47.402,6 eurokoa da eta Udalak, Lanbidetik, 35.136,69 euro jasoko ditu laguntza eran. Gainerakoa Udalak finantzatuko du.

Udalak, honela, herriko gazteen lan munduratzea sustatzeko neurriak hartzen jarraitzen du: “garrantzizkoa da aukerak ematea eta ofizio ezberdinetan gaitzea. Helburua da, udal zerbitzuak indartzeaz gainera, herriko gazteriaren lan munduratzea laguntzea”.