Link interesgarriak

Mendaroko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, 3 lanpostu eskainiko ditu

• Lanpostuetako bat 16 eta 30 urte arteko gazteei erreserbatua dago. • 3 lanpostuetarako hautagaitza aurkezteko azken epea azaroaren 4a izango da, bera barne. Eskaera, derrigorrez, Elgoibarko Lanbideren bulegoan bete behar da (Tfnoa. 943023845).

2021·10·25


Mendaroko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, 3 lanpostu eskainiko ditu

  • Lanpostuetako bat 16 eta 30 urte arteko gazteei erreserbatua dago.
  • 3 lanpostuetarako hautagaitza aurkezteko azken epea azaroaren 4a izango da, bera barne. Eskaera, derrigorrez, Elgoibarko Lanbideren bulegoan bete behar da (Tfnoa. 943023845).

 

Mendaroko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Agentziarekin elkarlanean, herriko garapen ekonomikoa bultzatu eta bereziki enplegu sustapenean indarra jarriz, langabetuak lan-munduratzeko hiru lanpostuko eskaintza burutu berri du: hiru peoi.

Iñaki Arregui alkatearen hitzetan, “egoera hobetzen doa, baina pandemia egoera konplexu batetik gatoz. Administrazio publikoen aldetik gure indar guztia jarri behar dugu herritarrak babesteko, susperraldia eraginkorra, justua eta orekatua izan dadin. Herritarren ongizatearekiko eta enpleguaren sustapenarekiko Mendaroko Udalaren apustua irmoa da”.

Bi programaren baitan burutu da eskaintza:

LPE Lan sustapenerako Toki Laguntzen 2021 Deialdiaren baitan bi peoi lanpostu. Interesatuek enplegu-eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izan behar dute. Horrez gain, ezinbestekoa da Mendaron erroldatuta egotea eta euskaraz edo gaztelaniaz hitz egiteko gai izatea.

Kontutan edukiko diren betebeharrak:

  • Heziketa maila: IKASKETA ZIURTAGIRIA
  • B motako gida baimena edukitzea.
  • Euskaraz hitz egiten jakitea.
  • Eraikuntzan segurtasun formakuntza.
  • Eskuzko erremintak erabiltzen jakitea.
  • EPIS-ak erabiltzen jakitea.

Aldi baterako lan kontratuak izango dira, 3,5 hilabeterako, %100-eko lanaldian.

Gazte Enplegurako 2014-2020 Programaren baitan peoi lanpostu bat. 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea beharrezkoa da. Baita enplegu-eskatzaile izatea ere, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izan behar dute, Mendaron erroldatua egoteaz gain. Horrez gain, Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar da.

Kontutan edukiko diren betebeharrak:

  • Heziketa maila: IKASKETA ZIURTAGIRIA
  • B motako gida baimena edukitzea.
  • Euskaraz hitz egiten jakitea.
  • Eraikuntzan segurtasun formakuntza.
  • Eskuzko erremintak erabiltzen jakitea.
  • EPIS-ak erabiltzen jakitea.

Aldi baterako lan kontratua izango da, 12 hilabetetarako, %100-eko lanaldian.

3 lanpostuetarako hautagaitza aurkezteko azken epea azaroaren 4a izango da, bera barne. Eskaera, derrigorrez, Elgoibarko Lanbideren bulegoan bete behar da (Tfnoa. 943023845).

IRAGARKIA 1

IRAGARKIA 2