Link interesgarriak

Mendaroko Udalak Korrikari buruzko bertso saioa antolatu du martxoaren 28rako

• Ane Ezenarrok gaiak jarriko ditu, saioa 12:00etan hasiko da herriko frontoian eta sarrerak salgai daude jada, 2.5 eurotan, Morroskillon. • Gaur egungo osasun krisiak Korrikaren ospakizuna eragotzi duenez, ekimen honen helburua helduen alfabetatze eta euskalduntzearen garrantzia zabaltzen eta bultzatzen jarraitzea da.

2021·03·24


Mendaroko Udalak Korrikari buruzko bertso saioa antolatu du martxoaren 28rako

  • Ane Ezenarrok gaiak jarriko ditu, saioa 12:00etan hasiko da herriko frontoian eta sarrerak salgai daude jada, 2.5 eurotan, Morroskillon.
  • Gaur egungo osasun krisiak Korrikaren ospakizuna eragotzi duenez, ekimen honen helburua helduen alfabetatze eta euskalduntzearen garrantzia zabaltzen eta bultzatzen jarraitzea da.

 

Aurten, AEK-k ez du Korrika antolatu, Covid-19k eragindako osasun krisia dela eta. Izan ere, euskararen alde egiten den ekimen arrakastatsuenetako bat den arren, jendetsuenetako bat ere bada, eta, beraz, egungo neurri eta mugek ezinezko egin dute segurtasun eta osasun baldintza egokietan egitea.

Hala ere, martxoaren 28rako, 2021eko Korrika amaitu behar zen egunerako, hainbat ekitaldi antolatu dira Euskal Herriko hainbat tokitan eta Mendaroko Udalak bat egin du ekimen horrekin.

Horrela, Udalak bertso saioa antolatu du datorren iganderako, hilak 28, 12:00etan herriko frontoian. Bertan, Beñat Gaztelumendik,Oihana Aranak eta Ane Ezenarrok botako dituzte bertsoak. Helburua da, Korrikarik gabe ere, ekimen horren mezu nagusia zabaltzen eta indartzen jarraitzea, helduen alfabetatze eta euskalduntzearen garrantzia azpimarratuz.

Bertso saioak leku mugatua izango du eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 2.5 eurotan, Morroskillon. Jakina, ekitaldia prebentzio-, higiene- eta segurtasun-neurri zorrotzekin egingo da, parte-hartzaileen eta bertaratutakoen osasuna eta ongizatea bermatzeko.