Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak kale-garbiketa indartu du kale-garbigailu berri batekin

2
• Ekortzeko makina berriak zikinkeria bildu eta xurgatzen du, eta gainazala urarekin garbitzen du. • Udal Gobernua: “lehentasuna da garbiketan inbertitzea, eta horretarako beharrezkoa zen makineria berritzea. Gure udalerria hobeto garbitzea ahalbidetuko du, kudeaketa berdeagoa eta eraginkorragoa eginez.

2022·06·02


Mendaroko Udalak kale-garbiketa indartu du kale-garbigailu berri batekin

  • Ekortzeko makina berriak zikinkeria bildu eta xurgatzen du, eta gainazala urarekin garbitzen du.
  • Udal Gobernua: “lehentasuna da garbiketan inbertitzea, eta horretarako beharrezkoa zen makineria berritzea. Gure udalerria hobeto garbitzea ahalbidetuko du, kudeaketa berdeagoa eta eraginkorragoa eginez.

 

Mendaroko Udalak, Debabarreneko Mankomunitatearekin duen hitzarmenaren bidez, ekortzeko makina berri bat ekarri du herrira, zikinkeria bildu eta xurgatzeko eta gainazala urez garbitzeko.

Garbitzeko ibilgailu horrek 1.750 kg-ko edukiera du toberan, alboko deskargarekin, eta alboetako bi eskuila eta erdiko bat ditu. Ekortze abiadura 20 km/h-koa da, desplazamendu abiadura 50 km/h-koa den bitartean.

Mendaroko Udal Gobernuak nabarmendu du “lehentasuna da garbiketan inbertitzea, eta horretarako beharrezkoa da makineria berritzea. Gainera, makinen modernizazioak energia-eraginkortasuna hobetzea eta kutsadura akustikoa murriztea ahalbidetzen du. Gure udalerria garbiago egongo da aurrerantzean, kudeaketa berdeagoa eta eraginkorragoa eginez”.

1 2