Link interesgarriak

Mendaroko Udalak Intzarbakutzako aldapa berritzeko lanak esleitu ditu 190.000 euro + BEZaren truke

• Obra ekainean hasiko da, eta 6 asteko exekuzio-epea aurreikusten da.

2023·05·24


Mendaroko Udalak Intzarbakutzako aldapa berritzeko lanak esleitu ditu 190.000 euro + BEZaren truke

 

  • Obra ekainean hasiko da, eta 6 asteko exekuzio-epea aurreikusten da.

 

 

Mendaroko Udalak ekainean ekingo dio Azpilgoeta auzoko Intzarbakutzako aldapa berritzeari, biribilgunetik Mendaroko Txokolateen eraikinera doan tartean. Obra EGURKI ERAIKUNTZAK SL enpresari esleitu zaio 189.195,56 euro + % 21eko BEZagatik.

 

Obra honetan, zirkulazioaren noranzko bakarra utziko da biribilgunetik goranzko noranzkoan (gaur egun, birmoldatu beharreko kaleak bi noranzkoko zirkulazioa du), eta espaloi bat egingo da eskuinaldean, oinezkoek erabil dezaten, puntu horretako irisgarritasuna hobetzeko. Uren kanalizazioa eta argiztapena ere berrituko dira, eta LED teknologiakoa izango da aurrerantzean, jasangarriagoa. Gainera, harrizko horma kendu eta baranda bat jarriko da.

 

Alde batetik, ibilgailuentzako bidearen ardatz berria dago, geometriari, proiektu-abiadurari eta abarri dagokienez hobetu nahi dena. Bestetik, Azpilgoeta kalea hiri-integratu nahi da, ibilgailuentzako galtzada eta oinezkoentzako espaloia hobetuz. Ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko duen bide-zabalerari eusteko ahalegina egin da, baina espaloiaren zabalera ez da inoiz bi metrotik beherako balioan mugatzen, urbanizatu beharreko eremu osoan irisgarritasun-parametroak betez.


Azpilgoeta kalea berrurbanizatzeko, dauden farolak kendu, biltegiratu eta mastak jartzeko asmoa dago, eta LED argiak dituen luminaria berri bat jarriko zaio. Ur-bilketaren kanalizazioa ere berrantolatuko da, eta bankuak eta paperontziak ezarriko dira.

 

Berrurbanizazio-obretarako aurreikusitako gauzatze-epea 6 astekoa da.