Berriak
Atzealdea Mendaroko Udalak ikastaro eskaintza zabala antolatu du Goñati gimnasioan,
2021·09·16
Mendaroko Udalak ikastaro eskaintza zabala antolatu du Goñati gimnasioan,
bi berrikuntzekin
-
2021-2022 ikasturtean bost ikastaro izango dira, horietako bat ordu gehiagorekin eta bestea berria, gimnasioan modu birtualean emango dena.
-
Eskaintzak entrenamendu eta dieta plan pertsonalizatuak egiteko aukera ere badu.
2021-2022 ikasturte berria abian da eta aurten ere Mendaroko Udalak kirol eskaintza zabala aurkeztu du. Astelehenetik ostiralera, bost ikastaro egingo dira ordutegi desberdinetan, eta horietako bi berrikuntzekin datoz. Gainera, aurten ere aukera izango da entrenamendu plana eta dieta kontratatzeko, biak pertsonalizatuak.
Bost ikastaro, horietatik bat birtuala
Ikastaroak astelehenetik ostiralera emango dira, goizez eta arratsaldez, eta larunbatetan goizez. Eskaintzaren barruan eta aurreko urteetako arrakasta dela eta, denboraldi honetan Junior training & Senior Training ikastaroak errepikatu egingo dira, azken hau, 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua; Abdominal express ikastaroa ere izango da; eta Stretching ikastaroa ere bai. Berrikuntza gisa, Udalak Total training ikastaroa sartu du; orain astelehenetik ostiralera emango da, goizeko 09:00etan eta astelehenetik ostegunera arratsaldeko 19: 00etan (aurreko edizioetan astearte eta ostegunetan bakarrik ematen zen). Bestalde, Udalak Spinning Birtuala gehitu du berrikuntza gisa, hala mendarotarrek gimnasioan spinninga egiteko aukera izango dute, modu birtualean.
Entrenamendu eta dieta pertsonalizatuak
Aurten ere, Goñati Gimnasioak profesional bat izango du, eta entrenamendu plan bat egingo die behar hori duten mendarotar guztiei. Gainera, entrenamendu plana dieta batekin lotuta egoteko aukera ere eskainiko da, hau ere pertsonalizatua.
Tarifak adinaren arabera
Goñati gimnasioaren tarifei dagokienez, Mendaroko Udalak hainbat aukera proposatu ditu, herritarren adinaren arabera: 14-16 urte, 17-22 urte eta 65 urtetik gorako adin-tarteek tarifa egokituak dituzte. Udalak gogorarazi nahi du ikastaroak bazkide kuotaren barruan daudela.
Gainera, hala nahi duten Medarotarrek gimnasiorako sarrera egun baterako ordaintzeko aukera ere izango dute.
ZUZENDUTAKO IKASTAROAK ETA TARIFAK
Total Training
Astelehena eta asteartea, 09:00 eta 19:00
Junior Trainning
Asteartea eta osteguna, 19:00
Senior Trainning (+65)
Asteartea eta osteguna, 11:00
Abdominal Express ABS
Astelehena eta asteazkena, 10:00 eta 20:00
Ostirala, 10:00
Stretching
Osteguna, 18:00
Spinning Virtual
Astelehena, asteazkena eta ostirala, 09:00 eta 19:00
Astearte eta osteguna, 10:00 eta 20:00
Larunbata, 09:00, 10:00 11:00
TARIFAK
Hilabeteko bazkidetza 35 euros mes
14-16 urte 16 euro hilean (17.00-18:00)
17-22 urte 25 euro hilean
Egun bat 5 euros
Entrenamendu plangintza pertsonalizatua 30 euros
Entrenamendu plangintza pertsonalizatua + dieta 50 euros
URTEKO bazkidetza 30 euros hilean + 1go entrenamendu plangintza doian