Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko udalak Ikasgela jarri du abian
2022·06·01
Mendaroko udalak Ikasgela jarri du abian
- Udaletxeko 3. solairuan dago kokatua eta astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, udaletxea irekita dagoen egun guztietan.
- 14 urtez gorako herritarrei zuzendutako gunea da. 10 pertsonarentzako bakarka ikasteko aukera eskaintzen du eta mahai bakoitzak ordenagailu-karga puntua eta wifi konexioa dauzka.
Mendaroko Udalak Ikasgela jarri du abian. 10 pertsonarentzako bakarka ikasteko gunea da. “Badakigu ikasle asko daudela herrian eta gure helburua ikasteko espazio erosoa eskaintzea da” nabarmendu du Udalak.
Udaletxeko 3. solairuan dago kokatua eta astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, udaletxea irekita dagoen egun guztietan. Mahai bakoitzak ordenagailu-karga puntua eta wifi konexioa dauzka.
14 urtez gorako herritarrei zuzendutako gunea da. Ezin da taldeka lanak egiteko erabili. Bakarka ikasteko gunea da eta isiltasunak erabatekoa izan behar du.
Ikasgela erabiltzeko nahikoa da bertaratu eta erabiltzaileen datuak eskatzen dituen taula betetzea. Ezin da erreserbarik egin.
Ikasgelaren erabiltzaileek ondorengo arauak bete beharko dituzte:
- Bakarka ikasteko tokia da, beraz, isiltasuna gorde behar da.
- Mugikorrak itzali edo isiltasunean jarri behar dira. Hitz egiteko kalera irten zaitez.
- Plaza libreak badaude baino ezingo da ikasgela erabili.
- Ezin da erre, jan edo ura ez den beste ezer edan.
Mendaroko Udalak eremuaren erabileraren arabera ordutegiak zabaldu edota gunea egokitzeko aukera aztertuko du.