Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak II. Berdintasun Plana onartu du, eta 40.000 euroko partida izango du 2022an bertan jasotako ekintzak garatzeko
2022·02·07
Mendaroko Udalak II. Berdintasun Plana onartu du, eta 40.000 euroko partida izango du 2022an bertan jasotako ekintzak garatzeko
- Pasa den urtarrilaren 27ko Osoko Bilkuran onartu zuen Mendaroko Udalak.
Mendaroko Udalak II. Berdintasun Plana onartu zuen pasa den urtarrilaren 27an egindako Osoko Bilkuran. Modu honetan, 40.000 euro bideratuko dira egitasmo honen inguruko ekintzak antolatzeko. Onarpen honekin Udalak alor honetan ematen ari den aurrerapausoak azpimarratu nahi da.
Honako fase hauetan banatu da lan prozedura plana osatzeko:
- Talde sustatzailea osatu, lan tresnen diseinua eta planaren egitura zehazteko.
- I. Planaren ebaluazioan jasotako informazioaren azterketa eta lehenengo zirriborroa egin.
- Behin behineko planaren kontrastea (talde sustatzailea+teknikari+politikari+herritarrak eta eragileak).
- Behin behineko planaren III. bertsioa egitea; ondoren Emakundera bidali eta hauen iradokizunak Planean txertatu.
- Mendaroko II. Berdintasun Plana onartu.
Planaren eraketa prozesuan, ezinbestekoa izan da udal teknikarien, ordezkari politikoen eta herritarren parte hartzea. Bereziki kontuan izan dira herriko emakume taldeen eta talde feministaren ekarpenak. Antolatutako bi topaketatan, 21 pertsonek parte hartu dute guztira, hauen artean hamahiru emakumeak izanik, zortzi, berriz gizonak. Herritarren artean Arno Gurasoen Elkarteko kide bat, talde feministako bi kide eta talde baten ordezkaria ez zen emakume batek hartu dute parte.
Plana lau esku hartze ardatzetan banatzen da: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, ekonomiak eta gizarte-antolakuntza eraldatzea, eta indarkeria matxistarik gabeko herria.
‘Gobernu ona’-ren barruan, honako helburu hauek daude:
- Berdintasuneko Plana martxan jarri eta Berdintasun Zerbitzua indartu.
- Berdintasun politiken planifikazioa, kudeaketa eta koordinazioa hobetu, elkarlanerako guneak sortuz.
- Udal langile, teknikari eta politikarien berdintasun formazioa eta sentsibilizazioa kudeatzea.
- Udalak berdintasunarekin duen konpromisoa ikusaraztea, berdintasun kultura bultzatuz.
- Berdintasun ikuspegia eguneroko lan moldeetan txertatzea.
‘Emakumeen ahalduntzea’-ren barruan, honako helburu hauek daude:
- Emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko eremuak sustatzea.
- Emakumeen ahalduntze sozial eta politikoa bultzatzea.
‘Ekonomiak eta gizartea-antolakuntza eraldatzea’-ren barruan, honako helburu hauek daude:
- Zaintza lanaren balioa aitortzea eta erantzunkidetasuna areagotzea.
- Berdintasunean oinarritutako hezkidetza bultzatzea , bereziki haur eta gazteekin.
- Emakumeen autonomia sozio ekonomikoa bultzatzea.
’Indarkeria matxistarik gabeko herria’-ren barruan, honako helburu hauek daude:
- Emakumeenganako edozein indarkeria motari aurre egiteko mekanismoak ezartzea.
- Indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazioa herritarrei.
- Indarkeria sexista jasan duten emakumeen arreta hobetzea.
Mendaroko I. Berdintasun Planaren indarraldia amaitu zenean (2011), udalerriko berdintasun politikek etenaldia izan zuten. Hala ere, gaiaren garrantziaz kontziente, eta herritarren artean piztu den berdintasunaren aldeko mugimenduaz jabetuta azken aldian gaiarekiko aurrera pausuak eman nahi izan dira. Horretarako 2020ko. urte hasieran, Plan hau emaitza bezala duen, herriko emakume eta gizonen arteko berdintasun egoeraren diagnosia eta I berdintasunerako planaren ebaluaketari ekin zitzaion Mendaroko Udaletik.