Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak igogailu publiko berrietan ekintza bandalikoak gaitzetsi ditu eta arduraz jokatzeko deia egin du

4
• Goizaldean pintura gorriz margotutako pintadak agertu dira Kilimon hiribidea eta Andoneikua kalea lotzen dituen igogailuaren kanpoaldean eta barrualdean.

2023·04·19


Mendaroko Udalak igogailu publiko berrietan ekintza bandalikoak gaitzetsi ditu eta arduraz jokatzeko deia egin du

 

  • Goizaldean pintura gorriz margotutako pintadak agertu dira Kilimon hiribidea eta Andoneikua kalea lotzen dituen igogailuaren kanpoaldean eta barrualdean.
  • Mendaroko Udala instalazioak garbitzeko prozesuan murgilduta dago, lehenbailehen martxan jarri ahal izateko.
  • Azpiegitura berri horiek identifikazio-kamerak dituzte, eta Udalak kalteak erreklamatzeko prozedura hasi du.

 

 

 

Mendaroko Udalak Kilimon hiribidea eta Andoneikua kalea lotzen dituen igogailu berrian egindako pintaketak gaitzetsi ditu. Pintura gorriz margotuta daude igogailuaren kanpoaldean eta barrualdean.

 

“Guztioi dagokigu gure egunerokotasuna errazten diguten azpiegiturak zaintzea eta egoki erabiltzea. Horrelako ekintzek kostua dute herritar guztientzat, baina ez hori bakarrik, herritar asko zerbitzurik gabe uzten dituzte, herritarren mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatzeko ezinbestekoak direnean” nabarmendu dute Mendaroko Udaletxetik.


Mendaroko Udala instalazioak garbitzeko prozesuan murgilduta dago, lehenbailehen martxan jarri ahal izateko.


Azpiegitura berri horiek identifikazio-sistemak dituzte, kamerak igogailuen kasuan, eta Udalak kalteak erreklamatzeko prozedura hasi du.

 

Udalak arduraz eta eskuzabaltasunez jokatzeko eskatu du, eta herritarrei eskatu die, ekintza bandaliko horien berri izanez gero, Ertzaintzari jakinarazteko.

 

 

1 2 3 4