Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udalak ‘Ideiak etxean elkarlanean’ egitasmoa jarri du abian

Helburu du, konfinamendu garaian, etxeko kideen artean, elkarlanean, ekimen ezberdinak aurrera eramatea.

2020·03·26


Mendaroko Udalak ‘Ideiak etxean elkarlanean’ egitasmoa jarri du abian

  • Helburu du, konfinamendu garaian, etxeko kideen artean, elkarlanean, ekimen ezberdinak aurrera eramatea.
  • Astelehenetik ostiralera egunean jarduera bat proposatuko du Udalak.
  • Herritarrei sare sozialen bitartez egindako aktibitateen irudiak zabaltzeko deia luzatu die, #Mendaroideiaketxeanelkarlanean traola erabiliz.

 

Koronabirusak (Covid-19) eragindako Alarma Estatu egoerak etxean konfinatuta egotera behartu gaitu. Udalak, etxean egotea ere probetxuzkoa eta dibertigarria izan dadin, ‘Ideiak etxean elkarlanean’ ekimena jarri du abian.

Udalak, astelehenetik ostiralera, etxeko kideen artean jarduera bat gauzatzeko proposamena luzatuko du. Pasa den astelehenean jarri zen abian ekimena, eta ordutik, egutegi bat edota ‘Lego’ jokoak gordetzeko modu berri bat proposatu dira.

Udaleko web orrian daude eskura jarduera ezberdinak eta egunero joango dira eguneratzen. Herritarrei sare sozialen bitartez egindako aktibitateen irudiak zabaltzeko deia luzatu die, #Mendaroideiaketxeanelkarlanean traola erabiliz.

IKUSI AGENDA

Udalak herritarrei etxean gelditu eta prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egiten die.