Link interesgarriak

Mendaroko Udalak hitzarmena sinatu du euskararen erabilera sustatzeko ekintzak lankidetzan antolatu eta finantzatzeko Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartearekin

Euskaraz bizitzeko aukerak areagotzeko ekintzak finantzatzeko diru-laguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarra irabazi asmorik gabeko elkarteari.

2020·06·29


Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak hitzarmena sinatu dute hainbat esparrutan euskararen transmisioa, erabilera eta elikadura bultzatuko dituzten ekintzak elkarlanean lantzeko. Irudian, Iñaki Arregi alkatea eta Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako koordinatzailea.

 

Mendaroko Udalak diruz lagunduko du elkartea “Barren” aldizkaria egin eta argitaratzeko, eta Mendaroko Udalekuak antolatzeko. Diru laguntza Euskara Saileko Partidatik egingo da. Aldizkarirako laguntza 14.800 eurokoa izango da eta bi alditan ordainduko dio Udalak: lehen zatia urtearen erdiarn eta geratzen dena urte bukaeran. Udalekuei dagokienez, 12.000 euroko laguntza jasoko du Elgoibarko Izarra elkarteak eta ekintza bukatu eta bi hilabetera, Udaleko organoaren aurrean egiaztatu beharko du aurreikusitako jarduerak egin dituela.

 

Elgoibarko Izarra elkartea irabazteko asmorik gabekoa da eta euskararen eta euskal kulturaren alde egiteaz gain, haur eta gazteen alorrean ere lanean dihardu. Mendaroko Udalaren Euskara Batzordeak egingo du hitzarmenaren betetze mailaren jarraipena.

 

Udalak adierazi du “positiboa” dela Elgoibarko Izarra bezalako elkarteekin lan egitea, “euskara belaunaldi berrietara iristarazteko dinamika eraginkorrak” ezagutzen dituztelako.