Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak herritar zaurgarrienak babesteko hainbat ekimen jarri ditu abian

“inor ezin dela atzean geratu, ezta koronabirusak eragindako egoera latz honetan ere. Lehen unetik artatu ditugu herritar zaurgarrienak eta etxegabekoak Mendaron; orain eskualde mailan. Era koordinatuan, sinergiak eta baliabideak baliatuz, herritar ororen ongizatea bermatuz”

2020·04·22


Mendaroko Udalak herritar zaurgarrienak babesteko hainbat ekimen jarri ditu abian

 

  • Herrian bi pertsona zeuden egoera horretan, eta Udalak, martxoaren 18tik, beraiekin adostu ostean, Mendaroko Kultur Etxean (koronabirusarengatik itxita dago) eman die aterpea, egunean 3 jatordu, eta garbiketa zerbitzua. Orain Debako Peregrinoen egoitzan eskualde mailako arreta eskainiko zaie konfinamendu egoerak iraun bitartean.
  • Iñaki Arregui, alkatea: “inor ezin dela atzean geratu, ezta koronabirusak eragindako egoera latz honetan ere. Lehen unetik artatu ditugu herritar zaurgarrienak eta etxegabekoak Mendaron; orain eskualde mailan. Era koordinatuan, sinergiak eta baliabideak baliatuz, herritar ororen ongizatea bermatuz”.
  • Udalak etxez-etxeko arreta areagotu du erabiltzaile orori deitu eta zerbitzuaren errefortzua eskainiz, beharrezkoa izango balitz
  • Mendaroko adineko pertsona guztiei deitu zaie beren egoera eta beharrak ezagutzeko.

 

Mendaroko Udala etxegabekoei babesa eta laguntza eskaintzen dihardu, are gehiago Covid-19ak eragindako konfinamendu egoeran. Bitarte honetan, herrian bi pertsona zeuden egoera horretan, eta Udalak, martxoaren 18tik, beraiekin adostu ostean, Mendaroko Kultur Etxean (koronabirusarengatik itxita dago) eman die aterpea, egunean 3 jatordu, eta garbiketa zerbitzua.

Udalak, aldi baterako eskaini duen zerbitzu honen kudeaketa udal teknikarien ardurapean egon da, Mendaroko Eguneko Zentroko langileek laguntzarekin, pandemiaren ondorioz hauek lanik gabe baitzeuden.

Apirilaren 2tik aurrera ordea, Eguneko Zentroko langileak, Eibarko Egogain zentro gerontologikoan dihardute lanean; beraz, apirilaren 2tik apirilaren 8ra bitartean zerbitzuaren kudeaketa Udal teknikariek burutu dute.

Gaia, eskualde mailan jorratu da, eta prestatu da Debako Peregrinoen Aterpea etxegabekoak artatzeko. Bertan hezitzaileak egongo dira, eta etxegabekoek babes, jatordu eta garbiketa zerbitzua izango dute. Segurtasuna Udaltzaingoak eta Ertzaintzak burutuko dute. Zerbitzu hau konfinamendu egoera amaitu bitartean eskainiko da.

Iñaki Arregui alkateak azpimarratu du “inor ezin dela atzean geratu, ezta koronabirusak eragindako egoera latz honetan ere. Lehen unetik artatu ditugu herritar zaurgarrienak eta etxegabekoak Mendaron, eta orain, eskualde mailan, erantzun bateratu bat emango diegu herritar hauei. Era koordinatuan, sinergiak eta baliabideak baliatuz, herritar ororen ongizatea bermatuz”.

 

Etxez-etxeko laguntza zerbitzua

Udalak arreta areagotu du erabiltzaile orori deitu eta zerbitzuaren errefortzua eskainiz, beharrezkoa izango balitz. Gaur egun Mendaron 13 erabiltzaile daude.

Zerbitzua egokitua izan da koronabirusari erantzuteko, lehentasuna zaintzari, erosketa zerbitzuari (elikagaiak eta sendagaiak), zaborra ateratzeari… lehentasuna emanez.

 

Mendaroko adineko pertsona guztiei deitu zaie beren egoera eta beharrak ezagutzeko

Mendaron bizi diren 70 urtetik gorako herritar orori deitu zaio beren egoera ezagutu, eta erosketak egin edota zaborra ateratzeko, edota beste premiaren baten aurrean beharko luketen laguntza eskainiz.