Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak herriko lorategi eta berdeguneak zaintzeko zerbitzua indartuko du
2021·01·26
Mendaroko Udalak herriko lorategi eta berdeguneak zaintzeko zerbitzua indartuko du
- Jada abian da lehiaketa publikoa, interesa duten enpresek beren eskaintzak egin ditzaten. Esleipena 2021eko lehen hiruhilekoan burutuko da.
Mendaroko berdegune eta lorategiak mantentzeko zerbitzua indartuko du Udalak, herriko berdeguneak zaindu eta egoera onean egon daitezen. Jada abian da lehiaketa publikoa, interesa duten enpresek beren eskaintzak egin ditzaten. Esleipena 2021eko lehen hiruhilekoan burutuko da.
Abian jarriko diren zerbitzuak dira honako hauek: lorategi eta txorkoetako belarra maiztasunez moztu eta ureztatzea, zuhaitz, zuhaixka eta heskaien inausketa; ertzak, lore multzoak eta parterreak kontserbatzea, osatzea eta zaintzea; ongarri kimikoak eta organikoak ematea landareak egoera onean egon daitezen; izurriteen aurka borrokatzeko tratamendu fitosanitarioak burutzea; loreontziak mantentzea; zelaiak aireztatzea, aitzurtzea, jorratzea eta arrastelatzea; inbentarioaren eguneraketa; sortzen diren hondar begetalak jasotzea, etab.