Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak herri bideetako bazterrak garbitu ditu azken asteetan
2021·09·22
Mendaroko Udalak herri bideetako bazterrak garbitu ditu azken asteetan
-
Herriko auzo eta kale bazterrak garbi mantentzeko konpromisoari jarraipena eman dio Udalak egindako garbiketa lanekin.
Landa ingurumenarekin konpromisoa hartua du Mendaroko Udalak legegintzaldi hasieratik. Ordutik, hainbat lanketa egin dira herrigune eta landa guneetan, kaleak eta bideak garbi mantendu eta mendarotarren bizi kalitatea zaintzeko helburuarekin.
Belar txar eta sastraken garbiketa
Azken asteetan esaterako, herriko kale eta auzoetako bide bazterrak garbitu dituzte, bertako belar txarrak eta sastrakak sasia garbitzeko makinarekin pasaz. Bi aste inguruko lana izan da, eta goiz eta arratsalde, ondorengo kale eta auzoetan egin dituzte lanak: Lizarrola, Kortaberri, Alkorta, Etxabe, Gausitxa, Sahatzu, Idiazbaltxo, ospitalea, poligonoa, Belortzagi, Goikola, Arnoate, Gorriña, Pagolatza, Atxuri, Mantarregiko bidea eta Olaberaza bidea.
Bestalde, Udalak bide bazterretako babes estrukturen inguruan bildutako belar txarrak eta sastrakak ere garbitu ditu, kasu honetan, eskuz.