Berriak

Atzealdea Mendaroko Udalak hainbat ekintza eta zerbitzu jarri ditu abian

Ballet, pilates, dantza modernoak, euskal dantzak, xakea eta antzerkia eskaintzen dira Azpilgoeta Kultur Etxean, eta ludoteka, gaztelekua eta pelota eskola ere martxan dira.

2020·10·06


Mendaroko Udalak hainbat ekintza eta zerbitzu jarri ditu abian

  • Ballet, pilates, dantza modernoak, euskal dantzak, xakea eta antzerkia eskaintzen dira Azpilgoeta Kultur Etxean, eta ludoteka, gaztelekua eta pelota eskola ere martxan dira.
  • Segurtasun neurriak bermatzeko, ekintza bakoitza neurri bereziak errespetatuz egingo da.
 

Mendaroko Udalak hainbat ekintza eta zerbitzu jarri ditu berriz martxan. Abian dira Azpilgoetako Kultur Etxean ballet, pilates, dantza modernoak, euskal dantzak, xakea eta antzerki ikastaroak, baita ludoteka, gaztelekua eta pelota eskola ere.

Azpilgoetako Kultur Etxean goiko aretoan gehienez 10 pertsonako aforoa dago eta behekoan, berriz, 5 pertsonakoa. Ikasturte hasieran Udalak arduradunei eskuak garbitzeko gela banatuko die. Gaztelekua irailaren 18an hasi zen eta gehieneko aforoa 38 pertsonakoa da, arduraduna barne, eta ludoteka, berriz, irailaren 21ean hasi zen 30 pertsonako aforoarekin. Ekintza guztietan garbiketa zerbitzua indartu du Udalak eta erabiltzaileek onartze-orri bat sinatu beharko dute, non adierazten duten sintomarik ez dutela eta tenperatura hartuta etorri direla. Saioak amaitu ondoren, arduradunek materiala garbitu eta lokala aireztatuko dute, eta Udalak gomendatzen du ikastolak antolatutako talde egonkor berdinekin aritzea. Ezinbestekoa da zerbitzu guztietan maskara erabiltzea eta pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantentzea.

Mendaroko pelota eskola urriaren 6an hasiko da eta  lehentasuna izango du pilotalekuaren erabileran astearteetan 17:00etatik 19:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 18:00etara, eta segurtasun neurri guztiak bermatuta daude. Ordu horietan ezingo da beste inor sartu pilotalekura.

Komun publikoak itxita mantenduko dira.