Albisteak

Mendaroko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan

• Ipuin kontaketa, bi tailer eta hitzaldi bat antolatu dira datozen asteetarako.

2022·11·04


Mendaroko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan

  • Ipuin kontaketa, bi tailer eta hitzaldi bat antolatu dira datozen asteetarako.

 

Mendaroko Udalak programazio berezia antolatu du datorren azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan. Egun nagusiaren aurreko egunetarako ekintza desberdinez disfrutatzeko aukera izango dute mendaroarrek.

Hasteko, larunbat honetan, hilaren 5ean, Elssie Salvador ipuin kontalaria izango da San Agustin aretoan 18:00etatik aurrera. Eta hilaren 12an, Mendaroko Emakume Saharauien egoera ezagutzeko asmoarekin, te eta henna tailerra antolatu da. 12:00etan hasiko da.

Bestalde, azaroaren 7rako, 14rako, 21erako eta 28rako, eta abenduaren 12 eta 19rako arterapia tailerra antolatu da. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea berdintasuna@mendaro.eus helbidean. Eta azaroaren 23rako ‘Eta mutilekin zer?’ hitzaldia eskainiko du Hiruki Larroxa elkarteko Ibai Fresnedok euskaraz. Mendaroko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan eskainiko da.

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko da.