Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak ‘Hackerrak’ antzezlana eskainiko du San Agustin Kulturgunean larunbat honetan, martxoak 26

• Ana Perezek zuzendutako umorezko antzezlana da, eta bertan izango diren aktoreak Patxi Perez, Belen Cruz eta Olatz Beobide izango dira.

2022·03·22


Mendaroko Udalak ‘Hackerrak’ antzezlana eskainiko du San Agustin Kulturgunean larunbat honetan, martxoak 26

  • Ana Perezek zuzendutako umorezko antzezlana da, eta bertan izango diren aktoreak Patxi Perez, Belen Cruz eta Olatz Beobide izango dira.

 

Mendaroko Udalak Ana Perezek zuzendutako ‘Hackerrak’ umorezko antzezlana ekarriko du herrira. Nomofobikak konpainiaren ikuskizuna larunbat honetarako programatu da, martxoaren 26rako, San Agustin Kulturgunean, eta 18:30ean hasiko da. Euskara hutsean egindako antzezlana da.

Antzezlanak honetan datza: lanik ez dagoenez, robotika aztertzeko adimen emozionaleko proba batzuetan parte hartzea onartzen dute hiru aktoreek. Hala ere, probak egin ahala, hacker komando bat sortzeko edo interneteko kable lodia mozteko beharraz hitz egingo dute antzezlanean zehar.

Antzezlanean parte hartuko duten hiru aktoreak Patxi Perez, Belen Cruz eta Olatz Beobide izango dira. Hirukote honek 60 minutuko ikuskizuna eskainiko die San Agustin Kulturgunera gerturatuko den orori. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Mendaroko Udaletxean eta Morroskillon erosi daitezke bi euroren truke.