Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaroko Udalak gogorarazi du obra eta jarduera jakin batzuk egiteko beharrezkoa dela Hirigintza Lizentzia izatea

.

2025·11·07


Mendaroko Udalak gogorarazi du obra eta jarduera jakin batzuk egiteko beharrezkoa dela Hirigintza Lizentzia izatea


Mendaroko Udalak herritarrei gogorarazi die Hirigintza Lizentzia beharrezkoa dela bai hirigunean bai landa eremuan egin nahi diren obra eta jardueretan. Helburua da esku-hartze guztiak indarrean dagoen araudiari eta ezarritako hirigintza- eta lurralde-garapen planei egokitzea, udalerriaren garapen koherente eta antolatuaren mesedetan.

Lizentziak tresna garrantzitsu bat dira herriaren garapen orekatua eta jasangarria bermatzeko, eta proiektuek legezko baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko. Horri esker, Mendaroren garapena modu antolatuan gauzatzen da, guztion onurarako.

Herritarrek maiz zalantzak izaten dituzte etxe barruan, fatxadan edo etxe inguruan lanak edo aldaketak egin behar dituztenean, ea Udalaren baimena behar duten ala ez jakiteko. Zalantza horiek argitzeko asmoz, Mendaroko Udalak gutun informatibo bat bidali du herritarren etxeetara, Hirigintza Lizentzia behar duten jardueren zerrenda jasotzen duen eskuorri batekin batera, 2006ko Lurzoru Legearen arabera.

Etxean edo inguruan lan edo aldaketa batzuk egin nahi izanez gero, litekeena da horiek lizentzia behar izatea. Horregatik, Udalak gomendatzen du eskuorriko zerrenda kontsultatzea eta zalantzarik izanez gero Udaletxera deitzea (943 033 282), bertan azalpenak eta aholkuak emango baitira.

“Gure helburua da herritarrek beharrezko informazioa izatea, araudia bete ahal izateko eta zigorrak saihesteko. Aldi berean, garapen orekatua eta ingurumenarekiko errespetuzkoa sustatu nahi dugu,” adierazi du Mendaroko alkateak, Enetz Ezenarrok.