Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak gizarte zerbitzuak, landa eremua, irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa lehenetsi ditu 2.764.000 euroko 2021eko aurrekontuan
2021·01·13
Mendaroko Udalak gizarte zerbitzuak, landa eremua, irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa lehenetsi ditu 2.764.000 euroko 2021eko aurrekontuan
- Aurrekontuaren parekoa da gastua: 2.764.000 euro. Kopuru handiena zerbitzuak eskaintzera bideratuko da: 1.406.700 euro. Pertsonal gastuetarako, berriz, 729.400€ ezarri dira. Inbertsio errealek 347.000 euroko aurrekontua dute, transferentzia arruntek 255.900€ eta kreditu globalek 125.000 euro.
Mendaroko Udalak 2.764.000 euroko aurrekontua izango du 2021ean. Une honetan, Abenduaren 17an onartu zen Osoko Bilkuran EAJ-PNVko 5 zinegotzien aldeko botoekin, PSE-EEko zinegotziaren abstentzioarekin eta EH Bilduko zinegotzien aurkako 4 botorekin. Haserako onespena jendaurrean aurkitzen da urtarrilaren 13a bitarte.
Udalarentzat estrategikoak diren 3 lan-ildo garatzeko erabiliko da: herritarren babesa eta herritarren ongizatea bermatzea, garapen ekonomikoa eta enpleguaren sustapena, eta Udalak 19-23 Legealdi Planean jasotako proiektu estrategikoak zimentatzea.
Aurrekontuaren zenbaki nagusiak honakoak dira:
SARREREN AURREKONTUA
KAPITULUAK |
IZENDAPENA |
EUROAK |
1 |
Zuzeneko zergak |
501.400 |
2 |
Zeharkako zergak |
23.800 |
3 |
Tasak eta bestelako sarrerak |
336.100 |
4 |
Transferentzia arruntak |
1.698.700 |
5 |
Ondare sarrerak |
11.000 |
6 |
Inbertsio errealen inorenganaketa |
2.000 |
7 |
Kapital transferentziak |
39.000 |
9 |
Finantza pasiboak |
152.000 |
|
Sarrerak Guztira |
2.764.000 |
GASTUEN AURREKONTUA
KAPITULUAK |
IZENDAPENA |
EUROAK |
|
1 |
Langileen ordainsariak |
729.400 |
|
2 |
Ondasun arrunten eta zerbitzu eros. |
1.406.700 |
|
3 |
Finantza gastuak |
0 |
|
4 |
Transferentzia arruntak |
155.900 |
|
5 |
Kreditu Globala |
125.000 |
|
6 |
Inbertsio errealak |
347.000 |
|
9 |
Finantza pasiboak |
0 |
|
|
Gastuak Guztira |
2.764.000 |
|
Gastua mantendu da
Aurrekontuaren parekoa da gastua: 2.764.000 euro. Kopuru handiena zerbitzuak eskaintzera bideratuko da: 1.406.700 euro. Pertsonal gastuetarako, berriz, 729.400€ ezarri dira. Inbertsio errealek 347.000 euroko aurrekontua dute, transferentzia arruntek 255.900€ eta kreditu globalek 125.000 euro.
Gastuen %39,02 Herritartasuna sailera bideratuko da, %35,66 Lurraldera eta %25,32 Antolakuntza departamentura.
Honako grafikan kontsulta daitezke datu guztiak:
GRAFIKA PDF-an
Inbertsioa gehiago pertsonengan eta etorkizuneko aukeretan
Guztira, 494.700 euro bideratuko dira gizarte-zerbitzuen zorroa bermatzeko. Batez ere, etxez-etxeko laguntza zerbitzua indartu da 110.000 eurorekin. Familientzako laguntzen zenbatekoak ere gora egin du, 22.000 eurorekin. Ia bikoiztu da ere nerabeak laguntzeko lerroa, 30.000 eurorekin.
Era berean, mantendu egiten dira familian esku hartzeko programak (AES), Berdintasun plana egikaritzea ekintza plan batekin, bestelako laguntza motak edo ekimen solidarioak. Baita migratzaileei laguntzekoak edo kultura-aniztasuna kudeatzekoak ere.
Ongizatearen alorrean kokatzen da ere Erretiratuen Etxearen kudeaketa gastuak, edota Eguneko Zentroaren gestioa, guztira 223.100€. Gainera, gizarte-talde edo eragileentzat, Udalak lokal bat egokituko du euren bilerak egiteko.
Inbertsioen atalean barneratu dira honako inbertsioak ere:
Inbertsioa |
Kopurua |
Informazio prozesuetan inbertsioa |
5.000 € |
Kultur Etxeko mobiliarioa |
2.000 € |
Kultura eta identitatea |
8.000 € |
Gazte Plana |
9.000 € |
Erabilera anitzeko eraikinean hobekuntzak |
7.000 € |
Hirigintzako obra txikiak |
20.000 € |
Auzoetan konponketak |
20.000 € |
Irisgarritasuna bermatu ospitalera igogailuarekin plana |
93.000 € |
Landa eremuan inbertsioak |
150.000 € |
Efizientzia energetikoa |
25.000 € |
Brigada |
3.000 € |
Biltegirako eskuzko igogailua |
5.000 € |
"Energia Eraginkortasuna eta Energia Jasangarria Hobetzearekin lotutako inbertsio publikoaren kapituluan ahalegin handia egitea aurreikusi dugu" nabarmendu du Iñaki Arregi alkateak. “Energia-eredu berri baten trantsizioa bideratzeko helburua dugu ezarria”.
Mugikortasun alorrean inbertsio esanguratsuena landa ingurunean burutuko diren hobekuntzak izango dira, 150.000 euro guztira. Jarraiki, Ospitalera igotzeko igogailua izango da. 93.000 euro ezarri dira funts horretarako.
25.000 € bideratuko dira aurten ere egungo argiak Led teknologiara ordezteko, eta horrek energia aurreztea, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta argi-kutsadura hobetzea ekarriko du. Jada Ikastolan eta Frontoian LED argiak ezarri dira.
“Habian daukagu ere Udal eraikinetako Energia Kontsumoaren inguruko ikerketa Debegesaren laguntzarekin, jakiteko zein izango litzatekeen energia kontsumo egokiena eta neurriak hartzeko”.
Mugikortasunaren alorrean ere, Mendaroko Udalak protagonismo eta segurtasun handiagoa eman nahi dio oinezkoari. Horregatik, hainbat hirigintza-obra txiki eta auzoetan hobekuntzak egingo dira. Guztira 40.000 euro ezarri dira lan horiek burutzeko.
Gizarte-talde eta -eragileei laguntzeko 75.000€
Kultura-programaziorako, kiroletarako, euskararako eta gazteriarako aurrekontuari eusten zaie, abian dauden proiektuetan ekintza berriak bultzatuz, eta 2020an egindako I. Berdintasun Plana aplikatzea ere lehenesten da. Hori guztia herriko elkarteen eskutik: "Gizarte, kultura, gazte eta kirol eragileak dira gure udalerriaren motorra. Horregatik mantentzen ditugu arlo horietan diharduten gizarte-talde eta -eragileentzako diru-laguntzak". 583.700€ hartzen ditu Kultura eta identitatearekin lotutako alorrak.
75.000 euro baino gehiago bideratuko zaizkie eragileei diru-laguntza bidez, hala nola: ARNO Guraso Elkartea, auzoetako Jai Batzordeak, M Txirrindulari Elkartea, Ameikutz Musika Eskola, Katu Beltz, Zahar Etxea…
Alor sozialean ere diru-laguntza ugari bideratuko dira:
PROYECTO HOMBRE, Droga-mendekotasunaren aurkako borroka egiteagatik; ATZEGI Adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde borrokatzeagatik; ODOL EMAILEAK odol-ateratzeak antolatzeaz arduratzeagatik; DEPARKEL Debabarrenan Parkinson gaixotasuna dutenen eta hauen familien bizi kalitate hobetzen laguntzeko…
Eta nazioarteko pobreziari buelta ematen laguntzeko 1.200 euro bideratuko zaizkio Zaporeak Elkarteari. Moriako Errefuxiatuen Kanpamenduan dihardute lanean egun.