Albisteak

Mendaroko Udalak gaitzetsi ditu Ikastolako komunetan egindako kalteak eta errespetuz eta gizalegez jokatzeko deia egin du

6
• Instalakuntzak pintadaz beteta agertu dira eta sarrerako atea apurtuta. • Mendaroko Udala: “Honelako ekintzek mendarotar guztiei egiten diete kalte. Errespetatu eta zaindu dezagun Mendaro”.

2022·04·28


Mendaroko Udalak gaitzetsi ditu Ikastolako komunetan egindako kalteak eta errespetuz eta gizalegez jokatzeko deia egin du

 

  • Instalakuntzak pintadaz beteta agertu dira eta sarrerako atea apurtuta.
  • Mendaroko Udala: “Honelako ekintzek mendarotar guztiei egiten diete kalte. Errespetatu eta zaindu dezagun Mendaro”.


 


Mendaroko Udalak irmoki gaitzetsi ditu Ikastolako komunetan egindako txikizioak eta pintaketak: instalakuntzak pintadaz beteta agertu dira eta sarrerako atea apurtuta.

Udalak errespetuz eta gizalegez jokatzeko deia egin du: “guztionak eta guztiontzat diren instalakuntzak eta azpiegiturak guztioi dagokigu zaindu eta txukun mantentzea. Honelako ekintzek mendarotar guztiei egiten diete kalte. Errespetatu eta zaindu dezagun Mendaro”.

Udala, jada, garbiketa eta konponketa lanak bideratu ditu.

1 2 3 4 5 6