Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendaroko Udalak etxebizitzari buruzko atal espezifiko bat sortu du udal webgunean
2025·03·12
Mendaroko Udalak 2024ko irailean egindako Etxebizitza Planean proposatutakoaren arabera, etxebizitzari buruzko atal espezifiko bat sortu da udal webgunean. Atal horretan, Mendaroko Udalak 2024an garatutako etxebizitza planaz gain, etxebizitzen alokairuaren gaineko Eusko Jaurlaritzaren programen eta dirulaguntzen gaineko informazioa aurkitu ahal izango dute, bai etxebizitza alokairuan hartu nahi dutenek, bai etxebizitza huts bat izan eta alokairuan eman nahi dutenek. Eta, bestetik, etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzen informazioa; Debabarreneko eskualdean Debegesak koordinatzen duena.