Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak eta KZ Guneak hitzarmena berritu dute 2023an ere herritarrak teknologia berrietan hezten jarraitzeko
2023·01·10
Mendaroko Udalak eta KZ Guneak hitzarmena berritu dute 2023an ere herritarrak teknologia berrietan hezten jarraitzeko
- Udalaren hirugarren solairuan dago kokatuta Mendaroko KZ Gunea eta goizeko 8:00etatik 14:00etara dago zabalik astelehenetik ostiralera.
- Edozein zalantza argitzeko bisitatu www.kzgunea.eus edota deitu 945 062 555 telefono zenbakira.
Mendaroko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren KZ Guneen sareak hitzarmena berritu dute mendaroarrei oinarrizko gaitasun digitaletan trebatzen jarraitzeko doan 2023an. Hitzarmenaren baitan Udalak KZ Gune zerbitzua eskaintzeko espazioa eta oinarrizko baliabideak eskaintzen dizkio Eusko Jaurlaritzari.
Udalaren hirugarren solairuan dago kokatuta Mendaroko KZ Gunea. Goizeko 8:00etatik 14:00etara dago zabalik astelehenetik ostiralera. Hilean behin KZ Guneko tutorearen bisita irekia jaso ohi du espazioak. Honako zerbitzuak daude aukeran:
- IKASTAROAK: Oinarrizko formakuntza, sare sozialak, komunikazioa, e-Administrazioa, enplegu-bilaketa, irudia eta bideoa, segurtasuna, ofimatika, aisia eta entrenimendua, produktibitatea eta programazioa eta garapena.
- IT TXARTELA: Teknologia berrietan ezagutzak egiaztatzen dituen ziurtagiria. Euskal administrazio publikoek IT Txartelaren ziurtagiria eskatzen dute lanpostu publiko jakin batzuk eskuratzeko
- BAKQ: Elektronikoki identifikatzeko modu bat da, era telematikoan adiministrazioarekin harremanetan jartzeko. Mendaroko KZgunean, aurrez hitzordua eskatuta, online edo telefonoz.
- METAPOSTA: Eusko Jaurlaritzak eskainitako Interneteko postontzi eta dokumento-gordailua da. Aurrez hitzordua eskatuta, online edo telefonoz.
Edozein zalantza argitzeko bisitatu www.kzgunea.eus edota deitu 945 062 555 telefono zenbakira.