Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udalak eta Ikastolak ordenagailuak eta interneterako konexioa bermatu dizkie ikasleei

Mendarotar guztiek hezkuntzara sarbidea izatea bermatzea izan da jomuga

2020·05·22


Mendaroko Udalak eta Ikastolak ordenagailuak eta interneterako konexioa bermatu dizkie ikasleei

  • Mendaroko Udalak eta Ikastolak, ikusita bazegoela ikasle kopuru bat teknologia eta internetera sarbiderik ez zuena, ikastolak ordenagailuak utzi dizkie eta Udalak interneterako konexioa ahalbidetu die konfinamendu garairako, Euskaltelekin elkarlanean.
  • “Mendarotar guztiek hezkuntzara sarbidea izatea bermatzea izan da jomuga” adierazi du Iñaki Arregui alkateak.

 

Martxoaren erdialdean ikastetxeak itxi zituztenetik, haurrek eta gazteek etxetik jarraitzen dute eskolak ematen. Hala ere, irakaskuntza-modalitate hori ez da beti familia guztien eskura geratzen. Horregatik, Mendaroko Udalak eta Ikastolak, ikusita bazegoela ikasle kopuru bat teknologia eta internetera sarbiderik ez zuena, ordenagailuak eta interneterako konexioa bermatu die: Ikastolak ordenagailuak utzi dizkie eta Udalak interneterako konexioa ahalbidetu die konfinamendu garairako, Euskaltelekin elkarlanean.

“Mendarotar guztiek hezkuntzara sarbidea izatea bermatzea izan da jomuga” adierazi du Iñaki Arregui alkateak. “ikasle guztiek izango dute aukera horrela ikasketak urrutitik jarraitzeko konfinamendu garai honetan. Ikastolak egoera honetara egokitzeko egindako lana nahi dut balioan jarri  eta Euskalteli eskertu interneterako konexioa bermatzeko eskainitako erreztasunengatik”.

Baliabide horiek eskura izango dituzte aurrez aurreko eskolak hasi arte, eta gero itzuliak iznago dira.