Link interesgarriak

Mendaroko Udalak eta herriko eragileek egitarau zabala antolatu dute azaroaren 25aren bueltan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

• Azaroak 23an ‘Ez nazazu hainbeste maite, maite nazazu hobeto. Indarkeriaren aurpegi guztiak’ hitzaldia, azaroak 25ean, elkarretaratzea ‘Aski da! ¡Ni una menos!’ lelopean, eta azaroak 27an, antzerkia: ‘Evaren alabak’. • Herriko txikienak ere berdintasunean hezteko, Ludoteka eta Gaztelekuan ere programazio berezia eskainiko da.

2021·11·16


Mendaroko Udalak eta herriko eragileek egitarau zabala antolatu dute azaroaren 25aren bueltan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

  • Azaroak 23an ‘Ez nazazu hainbeste maite, maite nazazu hobeto. Indarkeriaren aurpegi guztiak’ hitzaldia, azaroak 25ean, elkarretaratzea ‘Aski da! ¡Ni una menos!’ lelopean, eta azaroak 27an, antzerkia: ‘Evaren alabak’.
  • Herriko txikienak ere berdintasunean hezteko, Ludoteka eta Gaztelekuan ere programazio berezia eskainiko da.

Mendaro, 2021eko azaroaren 16a

Mendaroko Udalak eta herriko eragileek, Mendaro berdinzaleago bat egiten jarraitzeko apustuan, ekintza sorta zabala antolatu dute Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, azaroak 25.

  • Azaroak 23, hitzaldia: ‘Ez nazazu hainbeste maite, maite nazazu hobeto. Indarkeriaren aurpegi guztiak’. 18:30ean Udalbatza Aretoan.
  • Azaroak 25, elkarretaratzea: ‘Aski da! ¡Ni una menos!’ 19:30ean Herriko Plazan.
  • Azaroak 27, antzerkia: ‘Evaren alabak’. Antzezlanak begien bistara ekarriko du emakumearen aurkako indarkeriaren gaia. Atzean historia latza duten hiru emakume dira protagonistak eta modu gordinean kontatuko dituzte beren bizipenak. 19:00etan Azpilgoetako Kultur Etxean. 16 urtetik gorakoentzako antzezlana da.

Ekintza guztiak doakoak dira, baina, aurrez izena eman behar da gizartekintza@mendaro.eus -era idatziz edota whatsapp bidez 747 443 681 telefonoan. Elkarretaratzean parte hartzeko ez da izena eman behar.

Bestalde, herriko txikienak ere berdintasunean hezteko, Ludoteka eta Gaztelekuan ere programazio berezia eskainiko da:

Ludoteka:

  • Azaroak 18-21: zapata bilketa eta margotzea.
  • Azaroak 20: ‘Stop indarkeria’ murala.
  • Azaroak 24-26: ‘Txanogorritxu eta hiru tximeletak’ ipuinarekin lanketa.
  • Azaroak 25: Emakumeen gynkana + zapata gorriak plazara

Gaztelekuan:

  • Azaroak 19-20-21: zapata bilketa eta margotzea.
  • Azaroak 26-27-28: Indarkeria matxistaren eskilara, ‘Pepa eta Peperen istorioa’, Equitrivial: zenbat dakizu berdintasunaz eta laburmetraia: ‘Majorité Oprimeé’.