Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendaroko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena berritu dute herrian etxez-etxeko laguntza zerbitzua bermatzeko
2022·02·25
Mendaroko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena berritu dute herrian etxez-etxeko laguntza zerbitzua bermatzeko
- Iaz 17 pertsona artatu ziren (12 emakume eta 5 gizon). Horietatik bostek zerbitzu pertsonala jaso zuten; seik etxez etxeko zerbitzua eta seik zerbitzu mistoa.
Mendaroko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena berritu dute datozen bi urteetan Mendaron etxez etxeko zerbitzua emateko. Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren kudeaketa publikoaren eta erabiltzaileentzako arretaren eraginkortasuna hobetzeko asmoz, 2018an bi aldeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten. 2021eko irailaren 30ean amaitu zen haren indarraldia. Bertan arautzen da zerbitzua finantzatzeko sistema.
Iaz 17 pertsona artatu ziren (12 emakume eta 5 gizon). Horietatik bostek zerbitzu pertsonala jaso zuten; seik etxez etxeko zerbitzua eta seik zerbitzu mistoa. 2021ean hiru erabiltzaile berri izan ziren, baina seik erabiltzeari utzi zioten. Guztira 4.871 zerbitzu-ordu eman ziren 2021ean, hilean 405,62 ordu batez beste.
Sinatu berri duten hitzarmen berri honekin, udalerrian mendekotasuna duten pertsonentzako eta arreta behar duten beste kolektibo batzuentzako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko baldintzak zehaztu dira. Hitzarmenak 2023ko abenduaren 31ra arte iraungo du, eta gehienez lau urte iraungo du, erregelamenduz epe luzeagoa aurreikusten denean izan ezik.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, Gipuzkoako udalerri guztien urteko gehieneko foru-finantzaketa 8.192.461 eurokoa izango da. Hiruhilekoko ekarpena urterokoaren % 25 izango da. Mendaroko Udalaren kasuan, gainerako % 75a bere gain hartuko du. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren orduko gehieneko tarifaren zenbatekoa seigarren klausulan araututako foru-finantzaketa zehazteko oinarria izango da, 18,87 euro orduko lanegun bakoitzeko eta 22,66 euro orduko igande eta jaiegun bakoitzeko.
Iñaki Arregui alkateak zerbitzuaren garrantzia azpimarratu du: "Etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin pertsonak beren inguruan geratzea sustatzen dugu, deserrotze egoerak saihestuz, beren senide eta profesional espezializatuekin maitatuak eta lagunduak sentitzea bermatuz. Oinarrizko babes-zerbitzua da mendarotarren ongizatea bermatzeko, bereziki kolektibo ahulenena”.