Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak hitzarmena sinatu dute Barren aldizkaria babestu eta herriko Udalekuak bultzatzeko
2021·03·29
Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak hitzarmena sinatu dute Barren aldizkaria babestu eta herriko Udalekuak bultzatzeko
- Mendaroko Udalak, euskaraz bizitzeko dauden aukerak areagotu nahirik, hainbat esparrutan euskararen transmisioa, erabilera eta elikadura bultzatuko dituzten ekintzak antolatzeko laguntza ematea du jomuga. Guztira 30.300 euroko laguntza emango dio elkarteari elkarlanean aipatu ekimenak antolatzeko.
Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak lankidetza hitzarmena izenpetu dute. Iñaki Arregu alkateak eta Iñaki Konde Elgoibarko Izarra Elkarteko ordezkariak sinatu dute hitzarmena.
Hitzarmenaren muina bi egitasmo dira: Barren aldizkaria eta herriko Udalekuen antolaketa. Guztira 30.300 euroko laguntza emango dio Udalak elkarteari.
Mendaroko Udalak, euskaraz bizitzeko dauden aukerak areagotu nahirik, hainbat esparrutan euskararen transmisioa, erabilera eta elikadura bultzatuko dituzten ekintzak antolatzeko laguntza ematea du jomuga. Hor kokatzen da Barren aldizkariari zuzendutako babesa.
Halaber, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartea euskararen eta euskal kulturaren alde lanean diharduen elkartea izateaz gain, haur eta gazteen alorrean lanean diharduen elkartea ere bada. Eta horretarako hainbat proiektu prestatu eta martxan jartzen ditu urtean zehar Mendaroko Udalarekin elkarlanean. Udalekuak horren erakusle.
Elgoibarko Izarra elkartea irabazteko asmorik gabekoa da eta euskararen eta euskal kulturaren alde egiteaz gain, haur eta gazteen alorrean ere lanean dihardu. Mendaroko Udalaren Euskara Batzordeak egingo du hitzarmenaren betetze mailaren jarraipena.