Link interesgarriak

Mendaroko Udalak eskerrak eman dizkie Ekialdeko Errege Magoen ongi-etorrian lagundu zuten herritar guztiei

• Herritarren lankidetzari esker antolatu ahal izan da osasun larrialdi garai zail hauetan.

2022·01·17


Mendaroko Udalak eskerrak eman dizkie Ekialdeko Errege Magoen ongi-etorrian lagundu zuten herritar guztiei

  • Herritarren lankidetzari esker antolatu ahal izan da osasun larrialdi garai zail hauetan.

 

Mendaroko Udalak bere esker ona adierazi nahi die pasa den urtarrilaren 5ean Ekialdeko Errege Magoen ongi-etorria egiteko esku bat bota zuten herritar guztiei, ARNO Guraso elkarteko kideei eta parte-hartzaile guztiei.

Bide beretik, Udalak ere eskertu du herritarrek zein parte-hartzaile guztiak Covid-19aren aurrean ezarritako protokolo oro betetzeko egindako ahalegina.

Datorren urtean ere Udalaren ardura izango da Errege Kabalkada antolatzea, eta aurten jasotako laguntza eskertzeaz gain, datorren edizioan ere parte hartzeko gonbitea egin dute. “Ez dira garai errazak izaten ari pandemiaren egoera dela eta, baina Mendaroko herriak bikain erantzun dio lankidetza-deiari, eta ziur hala jarraituko du egiten”.