Link interesgarriak

Mendaroko Udalak energia-azterketa eta argiteria publikoko instalazioak optimizatzeko plana jarri ditu abian

• Udalerrian energia-eraginkortasuna modu ordenatuan eta zehaztuan bultzatzeko esparru orokor bat sortzea da helburua. • Udalak argiteria publikoa berritzeko lehenengo neurriak bultzatu nahi ditu, hala nola, LED argiak instalatzea, urtearen amaieran.

2022·11·07


Mendaroko Udalak energia-azterketa eta argiteria publikoko instalazioak optimizatzeko plana jarri ditu abian

 

  • Udalerrian energia-eraginkortasuna modu ordenatuan eta zehaztuan bultzatzeko esparru orokor bat sortzea da helburua.
  • Udalak argiteria publikoa berritzeko lehenengo neurriak bultzatu nahi ditu, hala nola, LED argiak instalatzea, urtearen amaieran.

 

 

Mendaroko Udala energia-auditoria bat eta argiteria publikoko instalazioak optimizatzeko plana egiten ari da. Helburua udalerriko energia-eraginkortasuna modu ordenatuan eta zehaztuan bultzatzeko esparru orokor bat sortzea da.

 

Auditoriaren oinarria da denboran eguneratutako datuak izatea, aztertu beharreko hornidura elektrikoei buruzkoak, bai eta udalerriko kartografia ere, energia-inbentario egokia egiteko: instalazio fisikoaren eta haren energia-hornidurarako kontratuaren arteko korrespondentzia ezartzea.

 

Hurrengo jarduketetan egoera bikoitza aurreikusten da: energia aurrezteko neurriak ezartzea (mantentzea edo birjartzea), eta instalazioaren aldaketa.

 

Kontratazio-parametroak optimizatuko dira, kontsumitutako kWh-aren unitateko prezioa murrizteko, eta neurri horiek ezartzearekin lotutako kostua kalkulatuko da: neurketa-ekipoaren aldaketa edo intentsitate-trafoak, instalazioaren ziurtagiri berriaren beharra, etab.

 

Eskuratutako balioak hainbat hautabidetarako lortutako emaitzekin alderatuko dira: luminariak aldatzea, dauden argiak ordezkatzea edo instalazioa osorik birdiseinatzea.

 

Auditoria Gese Integral de Servicios Energéticos SL enpresa egiten ari da, 10.285,00 euroko inbertsioarekin, BEZa barne.

 

Udalak auditoretza azaroaren amaierarako amaituta eduki nahi du, eta argiteria publikoa berritzeko lehen neurriak bultzatu nahi ditu, hala nola LED argiak instalatzea, urtearen amaierarako.