Mendaroko Udalak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza bereziak antolatu ditu datozen egunetarako
2022·03·03
Mendaroko Udalak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza bereziak antolatu ditu datozen egunetarako
- Lehen egunetarako gazteei zuzendutako ekintzak antolatu dira, eta ondoren bakarrizketa bat eta hitzaldi bat egongo dira ikusgai, herritar guztientzako.
Mendaroko Udalak programazio berezia antolatu du datorren martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Egun berezi horren aurretik zein ondoren burutuko dira ekintzak, eta parte hartzea irekia da.
Batetik, martxoaren 2an hasita, 3an, 4an, 8an eta 11n gazteak izango dira protagonista. Lehen lau egun horietan burutuko diren ekintzak Ludotekan izango dira, eta honako hauek dira: greba egun baten inguruko pankartak egingo dituzte, zaintzaren txokoa joko sinbolikora jokatuko dute, eta ‘Nire ipuina’ antzezlana eskainiko zaie. Bestalde, hilaren 11n ‘Emakumeak eta zinema/zientzia’ hitzaldia eskainiko da Gaztelekuan. Eta hurrengo egunean, aldiz, martxoak 12, ‘Berdintasunerako hiztegia eta hizkuntza inklusiboa’-ren inguruko tailerra antolatu da Gaztelekuan ere.
Datorren ostiralean, hilaren 11n, ‘Corazón de campeona’ umerezko bakarrizketa egongo da ikusgai San Agustinen. Bakarrizketa samurra, unkigarria, dibertigarria eta aldarrikatzailea izango da. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.
Eta programazio berezi honi amaiera emateko, martxoaren 15ean ‘Lo que no te han contado’ hitzaldi tailerra antolatu da Mendaroko Udaletxean. Emakumeen lorpen kolektibo eta indibidualei buruzko ibilbide dinamiko eta entretenigarria izango da. 18:30ean hasiko da, eta gutxi gorabehera 20:00ak inguru amaitu.