Berriak

Atzealdea Mendaroko Udalak elikagaien bilketa antolatu du Ludotekan urtarrilaren 7ra arte

• Astelehenetik ostiralera bitartean izango da, 17:00etatik 18:15etarako ordutegian. • Eraman ezingo diren elikagaiak freskoak, izoztuak eta esnekiak dira.

2021·12·20


Mendaroko Udalak elikagaien bilketa antolatu du Ludotekan urtarrilaren 7ra arte

  • Astelehenetik ostiralera bitartean izango da, 17:00etatik 18:15etarako ordutegian.
  • Eraman ezingo diren elikagaiak freskoak, izoztuak eta esnekiak dira.

 

Mendaroko Udalak elikagai bilketa antolatu du datozen asteetarako. Zehazki, pasa den abenduaren 16an hasi zen, eta datorren urtarrilaren 7ra arte bitartean iraungo du. Bilketa Mendaroko Ludotekan egingo da astelehenetik ostiralera bitartean, 17:00etatik 18:15etarako ordutegian.

Udaletik eskatu dute zenbat elikagai mota ezin direla batu bilketan. Horiek dira elikagai freskoak, izoztuak eta esnekiak. Gainontzeko elikagai guztiak Ludotekako sarreran dauden kartoizko kaxatan utzi ahalko dira.