Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak dirulaguntzak emango ditu gizarte bazterkeria egoerak saihesteko eta gizarte egitasmoak burutzeko

Maiatzaren 7an, gizarte bazterkeria egoerak sahiesteko udal dirulaguntza eta gizarte egitasmoak burutzeko dirulaguntza deialdia onartu ziren

2024·05·20


Mendaroko Udalak dirulaguntzak emango ditu gizarte bazterkeria egoerak saihesteko eta gizarte egitasmoak burutzeko

Maiatzaren 7an, gizarte bazterkeria egoerak sahiesteko udal dirulaguntza eta gizarte egitasmoak burutzeko dirulaguntza deialdia onartu ziren.

Joan den asteartean, Mendaroko Alkatetza Dekretuaren bidez onartu zituen, lehiarik gabeko norgehiagoka erregimenean, 2024. urtean gizarte bazterkeria egoerak saihesteko dirulaguntzak, eta norgehiagoka erregimenean, 2024. urtean Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzen deialdia.

Gizarte bazterkeria egoerak sahiesteko laguntza ohiko nahiz ezohiko premia handiko gastuei (osasun, higiene, etxebizitza eta beste hainbat alorretako gastuei) aurre egiteko baliabide nahikorik ez dutenei Mendaroko Udalak bideraturiko aparteko gizarte laguntza ekonomikoak dira. Mendaron erroldatuta dauden herritarrak edo, salbuespen moduan, benetako bizitokia udalerri honetan dutenak izan daitezke laguntzaren onuradunak. 

Dirulaguntza hau beste laguntza batzuk baino azkarrago kudeatu ahal izango da, eta pertsonen autonomia sustatzea zein babesgabezia, bazterketa edo larrialdi egoerek eragiten dituzten beharrizanei aurrea hartzea eta erantzutea da helburua.

Bestalde, udal interesekotzat jotzen diren alor eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek egiten dituzten askotariko ekintzak babesteko asmotan, Mendaroko Udalak, bere aurrekontu baliabideen esparruan, lehia askeko deialdi irekia egiten du, proiektuetarako dirulaguntzak emateko. 

Dirulaguntzaren onuradun izan daitezke Mendaron ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoak eta erakunde publikoak zein pribatuak, betiere laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lortzeko lanean badihardute. Mendaron ekimenen bat burutzen badute, Mendarokoak ez diren entitateek ere eska dezakete dirulaguntza.

Izapidetzak aurrez aurre egin daitezke Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, udaletxe beheko solairuan, astelehenetik ostiralera, eta baita internet bidez, Mendaroko Udalaren webgunean aurki daitekeen Egoitza elektronikoan. 

https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU082128215

https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU082128216