Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak diru-laguntzak eskainiko dizkie herriko lokal hutsetan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri eta iraunkortasun aurreikuspena dutenentzako

• Udalak diru-laguntzak ebaluazio bakoiztu erregimenean emateko prozedura arautuko du, jarduera ekonomiko berri bat abian jarri duenari edo lehendik dagoen jarduera bati eutsi dionari, eskualdatzearen edo titulartasuna aldatzearen bidez.

2022·05·05


Mendaroko Udalak diru-laguntzak eskainiko dizkie herriko lokal hutsetan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri eta iraunkortasun aurreikuspena dutenentzako

  • Udalak diru-laguntzak ebaluazio bakoiztu erregimenean emateko prozedura arautuko du, jarduera ekonomiko berri bat abian jarri duenari edo lehendik dagoen jarduera bati eutsi dionari, eskualdatzearen edo titulartasuna aldatzearen bidez.

 

Mendaroko Udalak herriko lokal hutsak biziberritu nahi ditu, eta merkataritza jarduera berriak sortzen laguntzeko eta daudenen jarraipena bermatzeko asmoz diru-laguntza bat jarriko du, martxan beste ekintza batzuen artean.

Laguntza hau jasotzeko, besteak beste, honako baldintza hauek bete behako ditu onuradunak: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera merkataritza proiektu berri bat sustatzea edo amaitzear zegoen proiektu bati jarraipena ematea titulartasuna transferituz edo aldatuz, Mendaroko herri gunean; proiektua lokal pribatu batean garatzea; zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea; bideragarritasun plana izatea; eta ondorengo balorazio irizpideetako puntuen %50 lortzea gutxienez: a) proiektuaren garrantzia merkataritza eta gizarte aldetik herriko merkataritza eta kontsumoa bultzatzeko (10 puntura arte); b) proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa. (10 puntura arte).

Alokatutako lokalen kasuan, honako zenbateko hauek banatuko dituzte: lehenengo urtean alokairu-kostuaren %25 onartuko du Udalak, gehienez 180 euro eskainiz hileko, eta bigarren urtean alokairu-kostuaren %10 onartuko du Udalak, gehienez 80 euro eskainiz hileko. Kasu batean zein bestean, BEZa ez da diruz lagunduko.

Lokala erosteko interesa daukatenen kasuan, katastro balioaren %10a lagunduko da, gehienez 1.000 euro eskainiz hileko.

Eskaerak sinatutako eskabide baten bidez egin beharko dira, udaletxean eta webgunean eskuragarri dagoen eskabide orokorraren ereduaren arabera egin beharko dira, eta eskaerak diru-laguntza indarrean dagoen edozein momentutan egin ahalko dira.

Diru-laguntzak eskatzeko epea urte osoan egongo da zabalik.