Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaroko Udalak dei egin nahi die urritik-ekainera bitartean ikastaroren bat antolatu nahi duen orori

.

2025·05·14


IKASTAROAK MENDARO 2025-2026

Mendaroko Udalak dei egin nahi die urritik-ekainera bitartean ikastaroren bat antolatu nahi duen orori. Ikastaro berri hauek urrian hasi eta ekaina bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2025/2026 ikasturtearen barne ; eta kultura eta aisialdiaren inguruan ibili beharko dute.

Herritartasun sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten baldintzak eta eskaera orrian bete beharreko informazioa hemen behean eransten dira. Edonolako informazio gehiago nahi duenak Mendaroko Udaleko Kultura Bulegora jo dezake, 943033282 telefonora edo herritartasuna@mendaro.eus emailera.

Proposamenak aurkezteko epea: Ekainaren 2an amaituko da.

IKASTAROAK EMANTEKO BALDINTZAK:

 - Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea, eta Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

- Haurrentzako ikastaroetan izena emateko, irakasleek euskara jakin beharko dute nahitaez.  Helduentzako ikastaroetarako, euskara jakitea lehenetsiko da, eta erabateko lehentasuna izango dute euskaraz dakitenek, hautaketa egiteko orduan.

- Ikastaroak euskaraz emango dira, hala ere, kasuren batean ikastaroaren interesa dela eta gazteleraz ematea erabaki hala izango du ikastaroak hautatzeko batzordeak.

- Udalak onartutako ordutegia beteko da. Pisuzko arrazoiak direla eta, ezin bada eskolaren bat eman, aurrerapen nahikoz abisatu beharko da.

- Zerga-ordenantzek finkatuko dute zer kuota kobratuko zaien erabiltzaileei, eta kuota horiek errespetatu beharko dira; gainera, ezingo da bestelako preziorik jarri.

Baldintza horietakoren bat beteko ez balitz, Udalak erabakiko du zer egin.

ESKAERAK

Eskaerak Mendaroko Udalean aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etik 14:00etara. Eskaeretan honako informazio xehatu hau jaso beharko da (eskaera bat egin behar da ikastaro bakoitzeko):

 - Ikastaro-mota

- Ikastaroaren helburuak

- Proiektua: zer eta nola irakatsiko den

- Norentzat den ikastaroa

- Egutegiaren eta ordutegien proposamena eta ikastaroaren iraupena

- Titulua, curriculuma, gaitasuna

- Behar diren azpiegiturak: tokia eta baliabideak

- Aurrekontu zehatza

 

ESKAERA ORRIA