Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak brigadako ibilgailuen flota berrituko du 4x4 berri batekin

• Ibilgailua erosteko lizitazio-aurrekontua 35.000 €+ BEZa da. Enpresa interesdunek lizitaziora aurkezteko azken eguna urtarrilaren 30a da.

2023·01·19


Mendaroko Udalak brigadako ibilgailuen flota berrituko du 4x4 berri batekin

  • Ibilgailua erosteko lizitazio-aurrekontua 35.000 €+ BEZa da. Enpresa interesdunek lizitaziora aurkezteko azken eguna urtarrilaren 30a da.

 

Mendaroko Udalak martxan jarri du brigadarentzako ibilgailu berri bat erosteko lizitazio prozesua. Ibilgailuak pick-up motakoa izan behar du, 4x4, 4 pertsonarentzat.

Ibilgailua erosteko lizitazio-aurrekontua 35.000 €-koa da, gehi 7.350 € BEZari dagozkionak; guztira, 42.350 €.

Ibilgailua Udalari eman beharko zaio, guztiz hornituta eta matrikulatuta, hau da, zirkulatzeko gai. Entrega Mendaron egingo da, kontratua sinatzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean.

Lizitazioa ebazteko, eskaintza ekonomikoa (% 85) eta eskatutako bermearen zabalpena (% 15) hartuko dira kontuan.

Enpresa interesdunek lizitaziora aurkezteko azken eguna urtarrilaren 30a da.