Albisteak

Mendaroko Udalak bost ekintza berezi antolatu ditu Gabonetarako

Pasa den igandean Bocabeats Comedia izan zen herrian, eta hurrengo ekitaldia osteguneko Ameikutz Musika Eskolak eskainiko duen gabon jaialdia izango da.

2021·12·23


Mendaroko Udalak bost ekintza berezi antolatu ditu Gabonetarako

  • Pasa den igandean Bocabeats Comedia izan zen herrian, eta hurrengo ekitaldia osteguneko Ameikutz Musika Eskolak eskainiko duen gabon jaialdia izango da.

Mendaro, 2021eko abenduaren 22a

Gabonak direla eta, Mendaroko Udalak bost ekintza antolatu ditu programazio bereziaren barruan. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzenduta, eta ekintza desberdinez antolatutako programazioa da.

Egungo egoera dela eta, Mendaroko Udaletik segurtasun neurri guztiak hartu nahi izan dituzte covid-19ari aurre egin nahian.

Hala eta guztiz ere, programazio berezia pasa den igandean, abenduaren 19an, hasi zen Bocabeats Comediaren emanaldiarekin. Hori kontutan harturik, hauek dira datozen egunetarako ekintzak:

  • Abenduak 23, osteguna, Gabon jaialdia Ameikutz Musika Eskolaren eskutik. 18:30.
  • Abenduak 24, ostirala, Olentzerori ongi etorria, Ameikutz Musika Eskolaren eta Mendaroko Udalaren eskutik. Moxuako ataritik abiatuko da 17:00etan, eta 18:30ean egingo zaio agurra Udal aurrean.
  • Abenduak 26 eta 27, igandea eta astelehena, Gabon Parkea.
  • Urtarrilak 5, asteazkena, errege kabalgata.