Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udalak bi etxegabe artatu ditu, egunotarako Azpilgoeta Kultur Etxean alojamendua eskainiz

Herriko etxegabe asintomatikoentzako ostatu gisa balioko du Koronabirusak eragindako Alarma Egoera igaro artean.

2020·03·31


Mendaroko Udalak bi etxegabe artatu ditu, egunotarako Azpilgoeta Kultur Etxean alojamendua eskainiz

 

  • Herriko etxegabe asintomatikoentzako ostatu gisa balioko du Koronabirusak eragindako Alarma Egoera igaro artean.
  • Mendaroko Udalak ez du nahi kanpoan egoterik, ezta konfinamendu arau orokorra urratzea, beraien segurtasuna lehenetsiz.

 

Azpielgoetako Kultur Etxeak herriko etxegabe asintomatikoentzako ostatu gisa balioko du Koronabirusak eragindako Alarma Egoera igaro artean. Mendaroko Udalak ez du nahi kanpoan egoterik, ezta konfinamendu arau orokorra urratzea, beraien segurtasuna lehenetsiz. Mendaroko Udalak bi etxegabeko artatu ditu jada, egunotarako Azpilgoeta Kultur Etxean alojamendua eta otordua eskainiz. Egunezko zentroa itxita dagoenez, eta bertako langilean lanik gabe une honetan, beraiek artatuko dituzte eta eskainiko diete otordua. Segurtasun neurri oro betez jarri da martxan ekimena.