Link interesgarriak

Mendaroko Udalak Bertso Eskola jarriko du abian herrian estreinakoz

• Dohainik eskainiko da zerbitzua: urritik ekainera, asteartetan, 18:00etatik 19:00etara, Gaztelekuan. • Izena eman behar da Mendaroko Udalean honako bideen bitartez: berdintasuna@mendaro.eus 943033292.

2022·10·10


Mendaroko Udalak Bertso Eskola jarriko du abian herrian estreinakoz

  • Dohainik eskainiko da zerbitzua: urritik ekainera, asteartetan, 18:00etatik 19:00etara, Gaztelekuan.
  • Izena eman behar da Mendaroko Udalean honako bideen bitartez: berdintasuna@mendaro.eus 943033292.

 

Mendaroko Udalak, herritarrentzako hezkuntza-eskaintza eta kulturala sustatzeko asmoz, Bertso Eskola jarriko du abian herrian Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean. Bihar, urriak 11, hasiko dira klaseak.

Proiektu pilotu eran jarriko du abian Udalak eta dohainik eskainiko da zerbitzua: urritik ekainera, asteartetan, 18:00etatik 19:00etara, Gaztelekuan.

Lehen Hezkuntza 5 eta 6 maila arteko ikasleei dago zuzendua eta nahi izanez gero, izena eman behar da Mendaroko Udalean honako bideen bitartez: berdintasuna@mendaro.eus, 943 03 32 92.