Link interesgarriak
Atzealdea Abenduaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira Mendaroko Udalaren Berraktibazio Planaren II. Faseko 400 kontsumo bonoak
2020·12·04
Abenduaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira Mendaroko Udalaren Berraktibazio Planaren II. Faseko 400 kontsumo bonoak
- 400 bono kaleratuko dira: 30 euroko balioa izango dute 20€ ordainduta. Bonuen iraungipena 2021eko urtarrilaren 30a bitartekoa izango da.
- Ostalarien laguntzak eskatzeko epea abenduaren 28a bitartekoa izango da.
Mendaro, 2020ko abenduaren 11
Covid-19ak eragin zuzena eta larria sortu du osasun, gizarte eta ekonomia mailan ere. Babes neurri ugari jarri zituen abian Mendaroko Udalak Berraktibazio Planaren I. Fasean maiatzean. Orain bigarrenari ekin dio ostalarientzako diru-laguntza zuzenekin itxialdia dela eta, eta bertako kontsumoa bultzatze aldera, merkataritza eta zerbitzuetan erabiltzeko kontsumo bonoak.
400 bono kaleratuko dira: 30 euroko balioa izango dute 20€ ordainduta. 10 euroko deskontua dute. Saltokietan bertan eskuratu ahal izango dira abenduaren 14tik aurrera.
Bonuen iraungipena 2021eko urtarrilaren 30a bitartekoa izango da. Denda bakoitzak erabakiko ditu bonuak banatzeko irizpideak, bai eta erosketak itzultzeko irizpideak ere. Ezin izango dira tabakoa edo alkohola erosteko erabili.
8.000 euroko inbertsioa burutuko du Udalak.
Ostalarien laguntzak eskatzeko epea abenduaren 28a bitarte
Establezimendu bakoitzeko 1.000 €ko zenbateko finkoa emango zaie ostalaritza, jatetxe eta ostatu jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoei, baldin eta jarduera horiek azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak aldatutako urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren eraginpean badaude, 10.000€ guztira.
Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 28a bitartekoa izango da. Ahal dela, eskabideak Mendaroko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (www.mendaro.eus). Eskabidea elektronikoki aurkezteko baliabiderik edo gaitasunik ez badago, eskabideak posta elektronikoz eskatu ahal duzu erregistroa@mendaro.eus edo bertan bulegoan aurkeztuz, telefonoz (943.033282) eskatutako aurretiazko hitzordu-sistemaren bidez, eta Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz ezarritako prebentzio-neurriak betez.
Merkataritza- eta zerbitzu-jarduerak garatzen dituzten Mendaron irekitako establezimenduentzako kontsumo-bonuak kaleratuko dira. 8.000 euroko inbertsioa burutuko du Udalak guztira. 400 bono kaleratuko dira: 30 euroko balioa izango dute 20€ ordainduta. Saltokietan bertan eskuratu ahal izango dira abenduaren 14tik aurrera.
Iñaki Arregi alkateak azaldu du neurriak herriko ostalari, zerbitzuetako langile eta merkatariekin adostuak izan direla: “hainbat bilera burutu ditugu, eta jarraituko dugu egiten, euren egoerari jarraipena egin eta beharrak aztertzeko. Une zailak ari dira bizitzen herriko enpresak eta autonomoak, eta inoiz baino gehiago gure laguntza behar dute. Bertan kontsumitu dezagun, segurtasun neurri ororekin, eta lagun dezagun herria bizi eta zerbitzuekin mantentzen”.