Link interesgarriak
Mendaroko Udalak, Basoa elkartearekin lankidetzan, herriko basoen azterketa eta etorkizunek lan ildoak finkatuko ditu
2021·11·24
Mendaroko Udalak, Basoa elkartearekin lankidetzan, herriko basoen azterketa eta etorkizunek lan ildoak finkatuko ditu
- Herriko basoen inguruko ikerketa bat egingo da, gaur egungo egoera aztertzeko eta ezagutzeko.
Mendaroko Udaletxeak eskatua, eta Gipuzkoako Baso Elkarteko teknikarien laguntzarekin, herrian bertan dauden basoen inguruan ikerketa bat egingo da, gaur egungo egoera aztertzeko eta ezagutzeko. Honen helburu nagusia bertako basoak sustatzea da, eta ildo horretan jarraituz, Udalak herriko lur sailetan hostozabalen landaketak gauzatu nahi ditu baso jabeekin hitzarmenak eginez.
Lursail horiek identifikatzeko honako irizpide hauek hartuko dira kontutan nagusiki:
- Jadanik hostozabalen basoak dauden zonak.
- Lur saila hutsik edo abandonaturik egotea.
- Azken mozketa gertu duten landaketak.
- Intsinis pinuaren kasuan, gaixoturik dauden landaketak.
Egin beharreko lan guztiak egiteko, Gipuzkoako Baso Elkarteak honako tresna hauek erabiliko ditu eginkizun bakoitzerako:
- GeoEuskadi bisorea: ortoargazkiak aztertzeko tresna.
- Sigpac bisorea V 4.5: partzelak identifikatzeko tresna.
- Qgis 3.10: planoak egiteko tresna.
Aurreko irizpideak kontutan harturik, hostozabalak landatzeko edo kudeatzeko lur sail egokienak zein diren adieraziko dira. Bestalde, zonalde bakoitzerako espezierik egokienak ere adieraziko dira, tokiari lotuta dauden zenbait faktore kontuan hartuta: altitudea, malda, orientazioa, lurzoru-mota eta klima, besteak beste.
Mendaron, landa lur katastroaren arabera, baso erabileraren azalera 2.011 hektareakoa da, eta 723 partzela ezberdinez osatua dago. Ez dira kontutan hartzen azpi-partzela edo esparruak. Modu honetan, aurrez aipatutako guztirako aurrekontua 7.500 eurotakoa da, eta diru kopuru honi dagokion BEZa erantsi behar zaio.