Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udalak arreta presentziala bertan behera utzi du Koronabirusagatik eta kudeaketa telematikoa indartu da herritarrei zerbitzua bermatzeko

Telematikoki artatuko dira herritarrak honako kanalen bitartez: 943 033 282 telefonoa edota erregistroa@mendaro.eus emaila.

2020·03·18


Mendaroko Udalak arreta presentziala bertan behera utzi du Koronabirusagatik eta kudeaketa telematikoa indartu da herritarrei zerbitzua bermatzeko

  • Telematikoki artatuko dira herritarrak honako kanalen bitartez: 943 033 282 telefonoa edota erregistroa@mendaro.eus emaila.
  • 80 urtetik gorako herritarrei laguntzeko etxez-etxeko laguntza zerbitzua jarri du abian Udalak. 80 urtetik gorako herritar guztiei deitu die Udalak eta beren egoera eta beharrez jardun. Kontaktua erabatekoa izango da isolamendu egoerak ez diezaien eragin.
  • Neurri berriak: parke guztiak prezintatu dira, baita kirolgunea, padel eremua, eta frontoia ere.
  • Udalak herritarrei etxean gelditu eta prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egiten die.

 

Koronabirusa (Covid-19) ekidin eta bere hedapena saihesteko neurriak indartu ditu Mendaroko Udalak: harrera zerbitzu presentziala bertan behera utzi da, martxoak 17tik aurrera, eta arreta telematikoa indartu. Udalaren harrera zerbitzua ondorengoa izango da:

  • Aurrez aurreko harrera zerbitzua eten egin da.
  • Harrera telefonikoa zein email bidezkoa indartu da. Honako kanalen bitartez burutu behar da: 943 033 282 telefonoa edota erregistroa@mendaro.eus emaila.
  • Aurrez aurreko harrera ezinbestekoa balitz, aurrez Mendaroko Udalera telefonoz deitu beharko da hitzordua adosteko.

 

Etxez etxeko laguntza 80 urtetik gorako herritarrentzat

80 urtetik gorako herritarrei laguntzeko etxez-etxeko laguntza zerbitzua jarri du abian Udalak. 80 urtetik gorako herritar guztiei deitu die Udalak eta beren egoera eta beharrez jardun. Kontaktua erabatekoa izango da isolamendu egoerak ez diezaien eragin, bi neurri nagusi abian jarriz: Konfinamenduan edo berrogeialdi-neurriek eraginda bakandurik dauden 80 urtetik gorako pertsonei etxez etxeko laguntza eskaini eta arrisku taldeetan dauden pertsonei jarraipen telefonikoa gauzatzea.

Eudel, Euskadiko Udalen Elkartearen gomendioei jarraiki, isolamendu egoerak sor ditzakeen ondorioei aurre egiteko, eta krisi egoera honetan herritarrek, eta bereziki arrisku-taldeek, pertsona zahurgarrienek, izan ditzaketen behar bereziei erantzun nahi zaie elkarlan honen bitartez;  Artatu eta beren beharrizanak asetzea egoera honetan.

Honako zehaztasunekin:

Konfinamenduan dauden 80 urtetik gorako herritarrei etxez etxeko laguntza:

  • Elikagai eta oinarrizko higiene artikuluen hornikuntza.
  • Asistentzia farmakologikoa: bereziki paziente kronikoei zuzenduta eta bere medikuak agindutako botiketara mugatuta.
  • Beste edozein jarduera, honelako egoeran dauden pertsonei laguntzeko, beti ere hura burutzeko gai bagara.

 

Neurri berriak

Pasa den ostiralean, martxoak 13, Udalak eraikin eta ikuskizun publiko oro bertan behera uztea erabaki zuen. Orain, parke guztiak prezintatu dira, baita kirolgunea, padel eremua, eta frontoia ere.

 

Atari eta eraikinetako garbiketa zaintzeko deia

Atari eta eraikinetako gune orokorretan ondorengo neurriak hartzeko gomendioa luzatzen da:

  • Ateetako helduleku, igogailuetako botoiak, eskaileretako baranda eta orokorrean ukitzen diren azaleren garbiketaren maiztasuna handitu eta indartzea.

 

Udalak herritarrei etxean gelditu eta prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egiten die.