Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak Arkitekto Tekniko bat izendatzeko prozesua martxan jarri du
Postua 2 eta 6 hilabete arteko baja bat ordezkatzeko izango da.
2022·01·27
IRAGARKIA
Udalak Arkitekto Tekniko bat izendatzeko prozesua martxan jarri du. Postua 2 eta 6 hilabete arteko baja bat ordezkatzeko izango da.
Lanpostuaren ezaugarriak ondorengoak dira:
- Eskala: Administrazio berezia.
- Azpieskala: Erdi mailako teknikaria.
- Sailkapen taldea: A2.
- Enplegatu publiko honen harremanaren izaera juridikoa: bitarteko funtzionario.
- Jardunaldia: % 85
Hautagaiek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Unibertsitate-titulazioa arlo hauetan: Arkitektura teknikoa, aparejadorea, eraikuntza-ingeniaria, edo antzeko graduren bat.
- Euskararen ezagutza egiaztatzea 3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea den mailan (Europar Batasuneko hizkuntzen C1). Izangai batek ere ez badu egiaztatzen 3. hizkuntza-eskakizuneko euskararen ezagutza-maila edo maila baliokidea (Europar Batasuneko C1), 2. hizkuntza-eskakizuna edo maila baliokidea (Europar Batasuneko B2) duten hautagaiak onartuko dira.
- Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
- Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana diziplina espediente bidez, ezta ere, gaitasunik gabe utzi izana funtzio publikoak betetzeko.
- Ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran.
Eskaintzan izen emateak ondorengo esteka jarraituta tramitatu beharko dira www.lanbide.euskadi.eus bertan jasotzen dira, ere, prozesua izapidetuko duten oinarriak.