Albisteak

Mendaroko Udalak ardura eta errespetuz jokatzeko deia egin du Trinitate parkea garbi mantentzeko

2
• Udal Brigadak Trinitateko ur eremuan eta inguruetan garbiketa berezia egin behar izan du pilatutako zabor guztiarengatik. Guztioi dagokigu gure herria txukun eta garbi mantentzea.

2022·04·19

Mendaroko Udalak ardura eskaera burutu du azken asteotan Trinitate parkean areagotu diren hondakinak jaso eta behar bezala birziklatu ditzaten herritarrek. Eguraldi onak herriko aisia eremuen erabilera areagotu du, baina ezinbestekoa da ardura eta solidaritate guztiarekin eremua egoki erabili eta garbi uztea.

Udal Brigadak Trinitateko ur eremuan eta inguruetan garbiketa berezia egin behar izan du pilatutako zabor guztiarengatik. Guztioi dagokigu gure herria txukun eta garbi mantentzea. Ardura eta errespetuz jokatzeko deia luzatzen du Udalak.

1 2