Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaroko Udalak AP-8 autobidearen ondoan zuhaitz landaketa egin du pantaila bat sortzeko

.

2025·06·06


Mendaroko Udalak AP-8 autobidearen ondoan zuhaitz landaketa egin du pantaila bat sortzeko helburuarekin, ibilgailuek igorritako kutsadura eta zarata murriztearekin batera, autopistak paisaian duen inpaktu bisuala murrizte aldera

Pasa den urtarrilaren 9an Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiarekin eta Felix Urkola, Errepideetako Diputatuarekin bilera izan zuen Mendaroko Udalak. Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundia lantzen ari den Errepideetako Zarataren Aurkako Plana izan zuten mintzagai bilera hartan. Ezenarrok azaldu zien Mendaroko Udalak alegazioak egin zizkiela plan horri, Mendaron duela urte batzuk egindako neurketetan oinarrituta, baina alegazio horiek ezetsiz jaso zutela erantzuna, neurketen arabera Mendarokoa lehentasunezko leku ez zelako kontsideratzen. AP-8 autopistaren inguruetan kokatutako etxebizitzak, Diputazioak azaldutako kasu partikularren azterketan aintzat hartzeko eta beharrezko neurriak hartzeko eskatu zitzaien Mendaroko Udalaren partetik.

Gauzak horrela, Azpilgoetako hilerrirako bidea eta AP-8 autobidearen artean zuhaitz landaketa bat egitea erabaki zuen. Zuhaitzak hazi ahala landaketa horrek pantaila bat sortuko du, ibilgailuek igorritako kutsadura eta zarata murriztearekin batera, autopistak paisaian duen inpaktu bisuala murriztuz.

Zuhaitz landaketa hau GFArekin koordinatuta eta honen baimenarekin egin du Udalak, autopistarekiko distantzia zainduz eta A-8ko mantenu lanetan eragingo ez duten bertako zuhaitz espezie egokiak bilatuz.

Honako hauek dira, besteak beste, landatu diren espezieak: gurbitza, sagarrondo makatza, elorri zuria eta gerezi txikia.