Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak Alkorta, Sahatsu eta Belortzakirako baserri bideak berritu ditu, egokitzapenak eta hobekuntzak eginez
2021·09·23
Mendaroko Udalak Alkorta, Sahatsu eta Belortzakirako baserri bideak berritu ditu, egokitzapenak eta hobekuntzak eginez
-
Hiru baserri bideetako lanetan 94.000 eurotik gorako inbertsioa egin du Udalak
-
Udalak konpromisoa du baserri bideak hobetzeko eta biziberritzeko, bertakoen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Mendaroko Udala Alkorta, Sahatsu eta Belortzakirako baserri bideak berritzeko lanetan dabil, landa ingurumenaren zaintzarekin hartutako konpromisoari segida emanez. Asko dira landa eremuetan bizi diren herritarrak edo-eta egunerokoan bertatik pasatzen direnak eta Udalak hauen bizi kalitatea hobetu eta bermatu nahi du egindako lanekin: «baserri bideak biziberritzeko eta horien egungo egoera hobetzeko lanak jarri genituen martxan udan. Bertan bizi direnen medarotarren bizi-kalitatea dugu helburu, eta baita ere ingurumenaren zaintza eta egoera ona bermatzea».
Alkortako bidean, konponketak eta zabalguneak
Alkortako baserri bidea da Udalak konpondu duen bideetako bat: zoruan behera eginda eta pitzatuta zeuden lekuetan asfaltozko partxeak jarri dira zorua berdintzeko. Era berean, bi pasabide kanadiar kendu dira eta zortzi zabalgune egokitu dira, kotxeak gurutzatzerakoan, nahikoa leku izateko helburuarekin. Alkorta bideko lanak Probisa vias y obras SL enpresak egin ditu eta inbertsioa 37.474,46€ eurokoa izan da.
Sahatsuko bidean, zoladura konponketak eta areken hobekuntza
Sahatsuko baserrirako bidean, Ospas gain futbol zelaia baino lehenago dagoen arrapalan ari dira lanean. Bertan, hautsita zegoen hormigoizko zorua kenduko du Udalak, todouno (harri legarra) bota eta asfaltatu egingo du. Kuneta edo arekak ere hobetuko dira. Obra Excavaciones y obras Diego SL enpresa ari da egiten eta 49.179,97 euroko inbertsioa aurreikusten da.
Belortzakirako bidean, euri urak jaso eta errekara bideratu
Belortzakira baserriko bidean ere hobekuntza lanak egin ditu Udalak. Euri urak luiziak eragiten zituen, beraz, hodi batean jaso dira eta Iturrondo baserriko lursailetan zehar Goikola errekara bideratu dira. Lanak Bergaretxe enpresak egin ditu, 7.706 (BEZ kanpo) euroren truke.
Ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioa jaso du.