Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak airea garbitzeko hiru makina ezarri ditu ikastolan

1
Ikasgeletan segurtasuna bermatzeko Covid-19aren aurkako prebentzio neurri gisa jarri dira gailuak jangelan eta soinketa gelan.

2021·02·02


Mendaroko Udalak airea garbitzeko hiru makina ezarri ditu ikastolan

  • Ikasgeletan segurtasuna bermatzeko Covid-19aren aurkako prebentzio neurri gisa jarri dira gailuak jangelan eta soinketa gelan.
  • Iñaki Arregi, Mendaroko alkatea: “Covid-19ari aurre egiteko neurri gehigarriak hartzen ari gara,  lehentasuna izanik herritar guztien segurtasuna bermatzea. Airea garbitzeko hiru gailu makina ipini ditugu ikastolan, bereziki etxeko txikienak babesteko. Airean dauden germen eta birusen presentzia murrizten dute gailu hauek, ikasgeletan kutsatzeko arriskua txikituz”.

 

Mendaroko Udalak airea garbitzeko hiru makina ezarri ditu ikastolan, kutsatzeko arriskua txikitu eta ikasle eta irakasleen segurtasuna bermatzeko. Eremu komunetan ipini dira gailuak: jangelan eta soinketa aretoan. Iñaki Arregi alkateak adierazi du: “Covid-19ari aurre egiteko neurri gehigarriak hartzen ari gara,  lehentasuna izanik herritar guztien segurtasuna bermatzea. Airea garbitzeko hiru gailu ipini ditugu ikastolan, bereziki etxeko txikienak babesteko. Airean dauden germen eta birusen presentzia murrizten dute gailu hauek, ikasgeletan kutsatzeko arriskua txikituz.” Guztira 3.215,58 € bideratu ditu udalak gailu hauetara.

Merkatuan dauden aukerak aztertu ondoren, Aeramax Professional aire-garbigailuak jarri dira. Hauen eraginkortasuna bermatzeko duten hainbat ziurtagiri ofizial izateaz gain, beste ikastetxe batzuetan arrakasta-kasuak ere badituzte. Alkateak adierazi duenez, “udalaren eta ikastolaren arteko lankidetzak helburu bateratua du: ikasleen eta ikastolako langileen segurtasuna bermatzea eta hezkuntza jarduerak bermatzea.”

Aire-garbigailuak pisu eta tamaina txikia dute eta, altueran kokatuta daudenez, birusak dituzten aerosoletatik gertuago daude eta errazago detektatzen dituzte. Ekipoaren beheko aldetik jasotzen dute airea, eta behin garbituta, goiko aldetik kanporatzen dute. Aire-zirkulazio honek aireztapen naturala simulatzen du.

1