Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udalak, Agintzari kooperatibarekin elkarlanean, ‘Etxean goxo egoteko gida’ sortu du

Gidan eskura daude lehen hezkuntzako haurrentzako eskulanak, haurrekin egiteko errezetak, ekintza eta jolas ezberdinak, zinema eta ipuin irakurketa proposamen ugari…

2020·03·30


Mendaroko Udalak, Agintzari kooperatibarekin elkarlanean, ‘Etxean goxo egoteko gida’ sortu du

  • Gidan eskura daude lehen hezkuntzako haurrentzako eskulanak, haurrekin egiteko errezetak, ekintza eta jolas ezberdinak, zinema eta ipuin irakurketa proposamen ugari…
  • Gida www.mendaro.eus -en deskarga dezakezue.

 

Mendaroko Udalak, Koronabirusaren pandemiak eragindako Alarma Egoerak etxean konfinatuta egotera behartu gaituela kontuan izanda, ‘Etxean goxo egoteko gida’ sortu du Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatibarekin elkarlanean.

Agintzari kooperatibaren bitartez kudeatzen ditu Udalak herriko ludoteka eta gaztelekua. Bertako gazte-hezitzaileek adierazi dutenez, “geldialdi honek gure bizitzak eta etxeko txikienak aztoratu ditu. Egoera honetaz jabetu eta probetxua atera nahian honako gida hau sortu dugu, irudimena askatu eta elkarlanean ekiteko”.

Gidan eskura daude lehen hezkuntzako haurrentzako eskulanak, haurrekin egiteko errezetak, ekintza eta jolas ezberdinak, zinema eta ipuin irakurketa proposamen ugari…

Gida www.mendaro.eus -en deskarga dezakezue.

Animatu.

Udalak euren etxeetan geratzeko eta prebentzio gomendio nagusiei jarraitzeko eskatu die herritarrei.