Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko hautaketa prozesua ireki du
2023·04·19
Mendaroko Udalak administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko hautaketa prozesua ireki du
- Aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik, egun hori barne. Hautaketa Enplegu Zerbitzu Publikoak (LANBIDE) hautatutako izangaien artean egingo da.
Mendaroko Udalak martxan jarri du administrari laguntzaile bat kontratatzeko prozesua.
Kontratuak 3 urteko iraupena izango du, gehienez, izendapenetik aurrera. Lanpostuaren ezaugarriak:
- Izena: Administrari laguntzailea
- Sailkapen taldea: C2
- Lanpostu-mailako osagarria: 19
- Urteko soldata gordina: 34.861,54 €
- Hizkuntza-eskakizuna: 3 HE
- Lanaldi-erregimena: % 100.
- Ordutegia: Mendaroko Udaleko bulego orokorren egutegian zehaztutakoa izango da.
Funtzio nagusiak honako hauek dira: jendearentzako arreta presentziala, telefono bidezkoa edo telematikoa, jendeari arreta emateko bulegora joaten dena, eta arloko gaien administrazio-izapideak egitea, arduradunaren zuzendaritzapean eta haren mende, eta administrazio-lanak egitea Udaleko hainbat arlotako espediente eta gaietan.
Izangaien betekizunak:
- Espainiako nazionalitatea izatea.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.
- Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
- Eskola-graduatuaren, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren (DBH) edo titulazio baliokidearen titulazioa eskatzen da.
- Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea duela egiaztatzea.
- Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ez egotea.
- Ezgaitasun eta bateraezintasuneko legezko ezein kausatan sartuta ez egotea.
Hautaketa Enplegu Zerbitzu Publikoak (LANBIDE) hautatutako izangaien artean egingo da. Nahitaez eman beharko duzu izena ELGOIBARKO LANBIDEren bulegoan (Tel.: 943023845).
Aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.
Lanbidek Udalari bidalitako curriculumean agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak Mendaroko Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik izanez gero, jo Mendaroko Udaletxera edo deitu 943 033 282 telefonora.