Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendaroko Udalak 3.053.806 euroko aurrekontua onartu du 2023rako, gizarte zerbitzuen indartzea, landa bideen hobekuntza eta Azpilgoeta-Kilimon hiribideko irisgarritasun lanak izanik ardatz
2022·12·15
Mendaroko Udalak 3.053.806 euroko aurrekontua onartu du 2023rako, gizarte zerbitzuen indartzea, landa bideen hobekuntza eta Azpilgoeta-Kilimon hiribideko irisgarritasun lanak izanik ardatz
- Pasa den astelehenean, abenduak 12, gauzatutako Osoko Bilkuran onartu ziren 2023ko kontuak, EAJ-PNV eta PSE-EEren (6) aldeko bozkekin eta EH Bilduren kontrako bozkarekin (5).
- Lurraldea-Hirigintza atalera bideratu dira 1.105.070 euro, %37,13€, Antolakuntza atalera 727.157,50€, %23,83, eta Herritartasunera 1.221.670€, %39,04 (Kulturara 659.640€ eta Gizarte zerbitzuetara/berdintasuna 562.030€).
- Arreguik berretsi du “aurrekontu hauekin herria berraktibatzen nahi dugu jarraitu, mendarotarrak erdigunean, ongizatea bermatuz eta herriaren garapen integrala bultzatuz”.
Mendaroko Udalak 3.053.806 euroko aurrekontua onartu du 2023rako. Iazkoaren parekoa da, igoera txiki batekin, %0,06 gehiago. Pasa den astelehenean, abenduak 12, gauzatutako Osoko Bilkuran onartu ziren 2023ko kontuak, EAJ-PNV eta PSE-EEren (6) aldeko bozkekin eta EH Bilduren kontrako bozkarekin (5).
Lurraldea-Hirigintza atalera bideratu dira 1.105.070 euro, %37,13€, Antolakuntza atalera 727.157,50€, %23,83, eta Herritartasunera 1.221.670€, %39,04 (Kulturara 659.640€ eta Gizarte zerbitzuetara/berdintasuna 562.030€).
Sarrera eta gastuen banaketa honela burutu da:
SARRERAK
- Zerga zuzenak – 459.500 €
- Zeharkako zergak – 20.000 €
- Tasak eta bestelako sarrerak – 324.500 €
- Transferentzia arruntak – 1.952.706 €
- Ondare sarrerak – 10.900 €
- Ondasunak besterentzea – 0 €
- Kapital transferentziak – 286.200 €
- Finantza aktiboak – 0 €
- Finantza pasiboak – 0 €
GASTUAK
- Langileen ordainsariak – 717.165,87 €
- Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa - 1.641.154 €
- Finantza gastuak – 0 €
- Transferentzia arruntak 188.550 €
- Kreditu globala – 125.000 €
- Inbertsio errealak – 346.936,13 €
- Kapital transferentziak - 35.000 €
- Finantza aktiboak – 0 €
- Finantza pasiboak – 0 €
Iñaki Arregui alkateak azaldu du bi alor dituela oinarri aurrekontuak: “herritarren babesa eta Mendaroren garapena. Garai zailak ari gara bizitzen azken aldian, lehenik Covid-19aren pandemia eta orain mundu mailako krisia, gerra tarteko. Horrek guztiak gure egunerokoan zuzenki eragiten du eta Udalaren baliabideak, herritar guztienak direnak, herritarrak laguntzera bideratzen ditu, inoiz baino gehiago, aurrekontu honek. Gizarte ongizate sailak 30.000 euroko gorakada du eta apustua irmoa da: behar duen orok mendarotarron laguntza izango du. Eta hori gauzatuko dugu, ziurgabetasun egoera honetan, herria hobetzen jarraituz: duela 3 urte t’erdi hasi ginen Mendaro biziberritzen, eta asko badugu egiteke ere, jarraitzen dugu pausu txiki (landa bideen konponketak, kaleen eraberritzeak, zerbitzuen sustapena, kultur ekintzen areagotzea…) zein handiak (Erdigunea-ospitalea igogailua, zubi zaharraren eraberritzea, zubi berriaren eraikuntza edota Kirol Azpiegituren Plana -pistinak, kiroldegia, gimnasioa, futbol zelaia eta bidegorria- garatzen. Egin dugu eta jarraituko dugu une zailetatik onena ateratzen. 2023ak Mendaro berri bati emango dio bidea, bereziki kirolen alorrean edota irisgarritasun eta herriko gune ugariren berroneratzean”.
Arreguik berretsi du “aurrekontu hauekin herria berraktibatzen nahi dugu jarraitu, mendarotarrak erdigunean, ongizatea bermatuz eta herriaren garapen integrala bultzatuz”.
346.936,13€ inbertsioetara
- Bake Epaitegia. Udaletxeko 3. Solairua - 3.000,00 €
- Bulego Ekipamendua - 1.000,00 €
- Informatika Prozesuetarako Ekipoak - 3.000,00 €
- Eguneko Zentroa Materiala - 1.000,00 €
- Kirol Ekipamenduetan Inbertsioak - 10.000,00 €
- Ekipamendu Kulturalean Inbertsioak - 4.000,00 €
- Kultur Etxerako Altzariak - 2.000,00 €
- Liburutegian Inbertsioak - 10.000,00 €
- Azpilikuetako Kultur Etxean Inbertsioak - 1.000,00 €
- San Agustinen Inbertsioak - 1.000,00 €
- Gazte Plana - 9.000,00 €
- Haurreskolan Inbertsioak - 1.000,00 €
- Ikastolan Inbertsioak - 1.000,00 €
- Eguneko Zentroa - 5.000,00 €
- Azpilgoeta+Kilimon Hiribideko Irisgarritasuna Hobetzea - 27.786,13 €
- Segurtasun Materiala - 500,00 €
- Hirigintzako Obra Txikiak - 20.000,00 €
- Auzoetako Hobekuntzak - 15.000,00 €
- Hilerriko Obrak - 10.000,00 €
- Baliabide Energetiko Berriztagarriak – EKIOLA - 18.150,00 €
- Brigadako Erreminta Inbentariagarriak - 2.000,00 €
- Brigadarentzat Ibilgailua - 15.000,00 €
- Biltegirako Altzariak - 3.000,00 €
- Inbertsioak Landa Gunean - 155.000,00 €
- Landa Lurren Mugaketak - 28.500,00 €
Sailka, honakoak dira proiektu garrantzitsuenak
Kultur eta ondare jarduerak finantzatzeko partidak mantendu dira. Gazte plana egiteko 9.000€ aurreikusi dira, eta Liburutegia eguneratzeko 10.000€. Horrez gain, Euskara Plana garatzen jarraituko du Udalak 2023an, UEMArekin elkarlanean, hizkuntzaren erabilera sustatzeko ekintzak programatuz.
Gizarte ongizatean, Berdintasunaren aldeko ekintzak garatzeko 15.000 eurora igo da partida. Iaz 6.000 izan ziren.
Gizarte zerbitzuen alorrean 30.000 euro gehiago ezarri dira iazkoarekin alderatuta. Atalik potoloena aurrekontuari erreparatuz Eguneko Zentroari dagokio, 236.000 euro. Zentroaren kudeaketari dagokio partida hori. Gizarte eta Hezkuntza eskuhartzeetara bideratuko dira 40.000 euro, iaz baino %25 gehiago. Etxez-etxeko laguntzetara bideratuko dira 111.000 euro. Gizarte Larrialdietako Laguntzen %100a ordaintzeko konpromezua hartu da ere, beharrezkoa balitz horretara bideratutako aurrekontua handituz. Martxan jarri berri diren Tutoretzapeko apartamentuen zerbitzua finantzatzatzeko 5.000 euro ezarri dira.
Alor ekonomikoan, enplegagarritasuna bultzatzeko 60.000 euroko partida bat ezarri da bigarrenez, herrian enplegua sortu eta kontratazioa laguntzeko.
Lurraldea atalean, Lanbideren bidez eginiko gazteen kontratazioaren luzapena finantzatu du Udalak (2 langile jornada osora eta 1 erdira (iaz langile bat eta erdi egon ziren)). Hilerriak konpontzeko 10.000€ aurreikusi dira. Lorategien mantenuko partida mantendu da 65.000 eurotan eta industrialgune eta bideak garbitzeko partida sortu da. Hurrengo legegintzaldian HAPOa (Hirigintza Plan Orokorra) eguneratu ahal izateko, eta prozesu luzea dela kontuan izanik, 2022an lehen pausoak eman ziren diagnostikoa sortuz eta partida bat aurreikusi da pausu berriak emateko 28.400 eurorekin. Ingurune naturala babesteko ekintzak garatzeko 12.000€ aurreikusi dira. Landa guneetan ere inbertsioak garatzen jarraituko du Udalak, 155.000€ ezarriz funts horretarako, iaz baino 5.000 euro gehiago. Baliabide energetiko berriztagarriak ezartzeko eta EKIOLA plaka fotovoltaiko komunitarioen proiektua garatzeko 18500€ aurreikusi dira. Landa lurren mugaketekin jarraituko da 28.150 eurorekin, iaz baino 10.000 euro gehiago, eta Brigadarentzat dumper-ibilgailu berria erosiko da, 15.000 euroko partidarekin.
Herrigintzan, herritarrekin eta herri-eragileekin bat
Mendaroko Udalak 190.000 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan 2023an:
- Gazteei etxebizitzak alokatzeko laguntzak, 3.000€.
- Extra-eskolarretarako laguntza 1.500€.
- Zaintzarako diru laguntza: 2500€.
- Monitore hezkuntza bekak: 600€.
- Euskaltegiko ikasleentzat laguntzak, 5.000€.
- Gazte promesentzat sariak 600€.
- Lokal komertzialak irekitzeagatik laguntzak 2500€.
- Ekingune 700€.
- Enplegu sustapenerako diru-laguntzak 60.000€.
- Don Angel beka 8.000, herri identitatea garatzera begirako beka.
- Jubilatuen elkarteko ekintzak, 3.000€ mantentzen dira.
- Auzo taxia: 5.000€.
- Etxebizitzetako obretan laguntzak: 35.000€
- Jai batzordeei festak antolatzeko laguntzak mantentzen dira, 3000€.
- Arno Guraso elkarteari laguntzak: 5000€ eskola kirola, 2600 haurrentzat ekintzak.
- Musika eskolari diru-laguntza mantentzen da, 28.000€.
- MTEren diru-laguntza igo da (txirrindularitza, pilota, krosa): 7.500€.
- Kilometroak 300€.
- Elgoibarko Izarra, Barren, 15.000€.
- Mantentzen dira Proyecto Hombre, Atzegi, Odol Emaileak, Deparkel eta Katu Beltz elkarteentzako laguntzak, 2.250€.