Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak 3.051.998 euroko aurrekontua onartu du 2022rako, Maite Maiora Kirolgunea-Ospitala igogailua edota Azpilgoetako kale eraberritzea izanik inbertsio nagusi

• Iaz baino %10,42 gehiago. Gizarte Zerbitzuetan (%9,92), Garapen Ekonomikoan (60.000€ gehiago enplegu sustapenera) eta Kulturan (%10,63) daude igoera nabarmenenak, inbertsioez gain.

2021·12·02


Mendaroko Udalak 3.051.998 euroko aurrekontua onartu du 2022rako, Maite Maiora Kirolgunea-Ospitala igogailua edota Azpilgoetako kale eraberritzea izanik inbertsio nagusi

  • Iaz baino %10,42 gehiago. Gizarte Zerbitzuetan (%9,92), Garapen Ekonomikoan (60.000€ gehiago enplegu sustapenera) eta Kulturan (%10,63) daude igoera nabarmenenak, inbertsioez gain.
  • Iñaki Arregui, alkatea: “Aurrekontu hauekin herria berraktibatzen nahi dugu jarraitu, mendarotarrak erdigunean, ongizatea bermatuz eta garapen sozial, jasangarria, ekonomikoa zein kulturala bultzatuz”.

 

Mendaroko Udalak 3.051.998 euroko aurrekontua onartu du 2022rako, iaz baino %10,42 gehiago. Hirigintza atalera bideratu dira 1.133.170 euro, %37,13€, Antolakuntza atalera 727.157,50€, %23,83, eta Herritartasunera 1.191.670€, %39,04 (Kulturara 659.640€ eta Gizarte zerbitzuetara 532.030€).

Iñaki Arregui alkateak eta Amaia Urra Ogasun zinegotziak aurkeztu dituzte 2022ko kontuak, aurreko osteguneko Osoko Bilkuran onartuak izan ostean: EAJ-PNV eta PSE-EEren (6) aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin (5).

Arreguik azaldu du “oso ondo pentsatu eta landutako aurrekontuak dira, elkarlanean eginak, bizi dugun errekuperazio unean guztiok batera gure herriaren alde lan egitea eskatzen baitu. Une zailak ari gara uzten atzean pixkanaka, eta zuhurtzia osoz baina ausardiaz egin behar dugu aurrera, herriaren garapenerako estrategiko diren proiektuei bidea emanaz eta etorkizuna elkarlanean marraztuz. Covid-19aren pandemia hasi zenetik 2020ko martxoan gure lehentasuna herritarren eta ehun ekonomikoaren babesa izan da, baina herriaren garapena ez dugu albo batera utzi, eta pixkanaka une hartan bigarren plano batean utzi genituen proiektuei bide ematen jarraitzen dugu, garapen jasangarria oinarri, emandako hitza betez”.

“Aurrekontu hauekin herria berraktibatzen nahi dugu jarraitu, mendarotarrak erdigunean, ongizatea bermatuz eta garapen sozial, jasangarria, ekonomikoa zein kulturala bultzatuz. Gizarte zerbitzuak eta sustapen ekonomikoa bultzatzeko ekimen eta proiektuak indartu dira, eta proiektu estrategikoei bidea eman: hala nola, Maite Maiora Kirolgunea-Ospitalera igogailua edota Azpilgoetako bidearen eraberritzea, kirolgune proiektu parte-hartzailea eta azpiegiturak, zubi berria, etxebizitza berriak edota igerileku estaligabearen proiektuekin aurrera jarraitzeaz gainera, beste hainbaten artean.

“Hau, gainera -gehitu du alkateak- Udalaren finantza egoera onari esker gauzatzen ari gara. Kontuak onak dira, orekatuak, baina aldi berean, inbertsio maila altua bermatuko digutenak. Eta hori, herritarrei zerga eta tasarik ia igo gabe. 2022. urterako Foro Funtsaren aurreikuspena esperokoa baino baikorragoa izan da eta udalaren finantza egoera oso osasuntsua da”.

Horrez gain, alkateak gainerako talde politikoen ekarpenak eskertu ditu: “elkarlan giroan garatutako kontuak dira 2022koak eta egin ditugun bilera guztiek ideia eta proiektu oso baliagarriak eta baliotsuak azaleratu dituzte, datorren urteko kontuak asko aberastuz”.

 

394.949€ inbertsioetara

  • Bake epaitegia - 10.000 €
  • Informatika Prozesuetarako Ekipoak - 5.000 €
  • Kultur Etxerako Altzariak - 2.000 €
  • Ekipamendu Kulturalean Inbertsioak - 1.000 €
  • Gazte Plana - 8.000 €
  • Azpililuetako Kultur Etxean Inbertsioak - 1.700 €
  • San Agustinen Inbertsioak - 1.700 €
  • Haurreskolan Inbertsioak - 1.700 €
  • Ikastolan Inbertsioak - 1.700 €
  • Liburutegian Inbertsioak - 3.000 €
  • Landa Zentro Anitza. Eraikinen Hobekuntza - 7.000 €
  • Hirigintzako Obra Txikiak - 20.000 €
  • Auzoetako Hobekuntzak - 20.000 €
  • Irisgarritasuna.(Ospitalerako Igogailua) - 30.000 €. 900.000 eurorekin finantzatuko da Gerakinetik.
  • Inbertsioak Landa Gunean - 150.000 €
  • Hilerriko Obrak  - 10.000 €
  • Baliabide Energetiko Berriztagarriak  - 1.000 €
  • Brigadaren Ibilgailua - 60.000 €
  • Brigadako Erremintak Inbentariagarriak               - 3.000 €
  • Landa Lurren Mugaketak - 18.149 €
  • Biltegirako Altzariak - 5.000 €
  • Etxebizitzetako Obren Diru Laguntzak 35.000 €

 

Sailka, honakoak dira proiektu garrantzitsuenak

Kulturan, arkeologia eta espeleologia jarduerak egikaritzeko partida berezi bat onartu da, 3.000€koa. Kultur eta ondare jarduerak finantzatzeko partidak mantendu dira. Gazte plana egiteko 8.000€ aurreikusi dira, eta Liburutegia eguneratzeko 3.000€. Horrez gain, Euskara Plana garatzen jarraituko du Udalak 2022an, hizkuntzaren erabilera sustatzeko ekintzak programatuz.

Gizarte ongizatean, Berdintasunaren aldeko ekintzak garatzeko 6.000 eurora igo da partida, eta iaz garatu zen Berdintasun Plana exekutatzeko 40.000€ aurreikusi dira. Gizarte zerbitzuen eraketan 10.000€ra igo da partida, eskualdeko herrien artean martxan jarritako zerbitzuen ondorioz (Neguko dispositiboa…). Gizarte Larrialdietako Laguntzen %100a ordaintzeko konpromezua hartu da. Tutoretzapeko apartamentuak martxan jarria ahal izateko obretarako 7.000€ aurreikusi dira.

Alor ekonomikoan, enplegagarritasuna bultzatzeko 60.000 euroko partida bat ezarri da, herrian enplegua sortu eta kontratazioa laguntzeko.

Lurraldea atalean, Lanbideren bidez eginiko gazteen kontratazioaren luzapena finantzatu du Udalak (aurreko urtean 8 hilabete, aurten 12). Hilerriak konpontzeko 10.000€ aurreikusi dira. Lorategien mantenuko partida igo da 65.000€ra. Hurrengo legegintzaldian HAPOa (Hirigintza Plan Orokorra) eguneratu ahal izateko, eta prozesu luzea dela kontuan izanik, 2022an lehen pausoak ematea erabaki da udal korporazioko kide guztien artean, horretarako 18.150€ko partida bat aurreikusiz. Ingurune naturala babesteko ekintzak garatzeko 12.000€ aurreikusi dira. Landa guneetan ere inbertsioak garatzen jarraituko du Udalak, 150.000€ ezarriz funts horretarako. Baliabide energetiko berriztagarriak ezartzeko 1.000€ aurreikusi dira, baina gehituko da. Landa lurren mugaketekin jarraituko da 18.150 eurorekin, eta Brigadarentzat ibilgailu hibrido berria erosiko da, 60.000 euroko partidarekin.

Herrigintzan, herritarrekin eta herri-eragileekin bat

Mendaroko Udalak 196.000 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan 2022an:

  • Gazteei etxebizitzak alokatzeko laguntzak, 3.000€.
  • Eskola extra-eskolarretarako laguntza 1.500€.
  • Zaintzarako diru laguntza: 2500€.
  • Monitore hezkuntza bekak: 600€.
  • Euskaltegiko ikasleentzat laguntzak, 5.000€.
  • Gazte promesentzat sariak 600€.
  • Lokal komertzialak irekitzeagatik laguntzak 2500€.
  • Ekingune 700€.
  • Enplegu sustapenerako diru-laguntzak 60.000€.
  • Don Angel beka 8.000, herri identitatea garatzera begirako beka.
  • Jubilatuen elkarteko ekintzak, 3.000€ mantentzen dira.
  • Auzo taxia: 5.000€.
  • Etxebizitzetako obretan laguntzak: 35.000€
  • Jai batzordeei festak antolatzeko laguntzak mantentzen dira, 3000€.
  • Guraso elkarteari laguntzak igo zaizkio: 5000€ eskola kirola, 2600 haurrentzat ekintzak.
  • Musika eskolaren laguntza mantentzen da, 28.000€.  
  • MTEren diru-laguntza igo da: 5.000€.
  • Pelota eskola mantentzen da 300€.
  • Kilometroak 300€.
  • Korrika 1200€.
  • HABE Euskaltegia 6.000€.
  • Elgoibargo Izarra, Barren, 15.000€.
  • Mantentzen dira Proyecto Hombre, Atzegi, Odol Emaileak, Deparkel eta Katu Beltz elkarteentzako laguntzak, 2.250€.